@sarean

Artilearen ibilbidea egin gura duenak hainbat informazio aurkituko du ondoko webgunean. Gazteleraz baino ez dago idatzita, dena den. Bertan, ibilbideak, albisteak, zein beste ibilbide tematiko batzuetarako sarbideak aurki ditzake interesa duenak.

www.rutasdelalana.eu.

2

Ondarroan hondartzak itxita egin dituzten egunak. Ondarroako Arrigorri hondartza eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Saturraran hondartza bi egunez izan dituzte itxita, asteartean Ondarroako portuan izandako erregai isuri baten ondorioz. Kutsadura eragiten zuen orbana berez joan da desagertuz, itsasoaren indarrari esker.

Bost aterpetxe daude Donejakue ibilbidean

Ibilbide osoan bost aterpetxe kudeatzen ditu Donejakue Bideko Lagunen elkarteak. Markina-Xemeinen, Lezaman, Bilbon, Portugaleten eta Pobeñan, hain zuzen ere. Aterpeak zaindu eta atontzeko betebeharra dute 80 bat lagunek. Guztiak dira boluntarioak. Aterpe horietan gau bakarra igaro dezakete erromesek. Gaixorik badaude, beste bat egiteko aukera eskaintzen diete. Ohea eta dutxa bat aurkitzen dute bertan. Aterpetxearen inguruan tabernarik zabalik ez badago, gainera, gosaria ere har dezakete oinezko zein txirrindulariek. Trukean, borondatea ordaintzen dute. Horretarako itsulapikok bat izaten dute prest, bakoitzak gura duen beste diru bota dezan.

Señora

Anbientadore sarkorrez eta dunba-dunba matxakantez hornitutako denda batean izan da aurrenekoz entzun duzunean: "¿Qué desea, señora? Segurutik albora begiratu duzu, zeini ote dabil hau, esanez bezala, harik eta, "señora, ¿qué desea?", berriro entzutean jabetu zaren arte, galdegaiaren legea salbu, itaun baten esanahia ez dela larregi mudatzen berba bat lekuz aldatu arren.

Geroxeago, itxura batean zeure adin berbera izan dezakeen guraso baten ahotik entzun duzu, bigarren aldiz, bertsio berrian, delako heldua umeari zuzendu zaionean: "Deja paso a la señora".

Puf. Eskerrak euskaraz ez dugun halako arazorik, pentsatu duzu, patxada ederrean.

Zer pasatu da, ordea? Ustez zeure sasoi bera duen guraso horrek utzi pasatzen andreari berresan diola eskutik daroan mukitsuari, aurpegira begiratu eta euskalduna izan zaitezkeela pentsatu duenean. Eta, hortaz, biharamun goizean bertan, kito, akabo, finito, amaitu da. Dagoeneko andrea zarenez gero, señora bat izatea erabaki duzu. Ale por ahi!

Eta, beno, ez da hain txarra ere gertatu.

Izan ere, ohartu zara, euskaraz hogei urte eduki ditzakezula berrogeira arte. Eta, ondorioz, berrogei hirurogeira arte. Hirurogei laurogeira arte. Eta, jakina, laurogei ehunera arte.

Ohartu zara egutegiak kode sozial bati atxikita dauden paktu komunak baino ez direla eta benetan balio duena bakoitzaren barruan bor-bor-bor egosten ari den salda dela.

Ohartu zara, eskarmentuz eta bizipenez egositako salda horri jakituria deitu ahal diozula, eta delako jakituria horri esker ikas dezakezula, gauzak ahalik ondoen eginda ere, asmatzea ez dela beti erraza; baina, hala ere, hanka sartze eta ateratze guztien ondorioz zoazela zeure burua ezagutuz auto-jabekuntzaren bidean.

Ohartu zara auto-jabekuntza horrixe esker zoazela ikasiz ere, aske izatea erabakitzeko ahalmenaren pare dagoela eta, hain zuzen, erabakitzeko ahalmen horrexen itsasoan ari direla igerian barne aldeko mugak zein kanpo aldeko pasaporteak, hurkoarenganako enpatia gramo pare bat barne.

Azken finean, ohartu zara señora egoerari esker irits zaitezkeela izatera behin edo behin amestu zenuen hura edota hurrengorako utzita daukazuna: enkargatu, diputatu, gerente, alkate, poeta, koreografo, mediku, zirujau, arkitekto, ingeniari, mekanikari, elektrizista, suhiltzaile edota lehendakari gai.

Señora kategoriak soinean josita daroalako benetako muina, benetako loteria.

Norbera izatearen altxorra.

Burdinaren ustiapenak asko zor dio artileari

Bilbotik Europa iparralderantz artilea zeramaten itsasontziek oso pisu gutxi zeukaten. Ondo nabigatzeko pisu gehiago behar zuten, beraz, burdina sartzen zuten. Helmugara iristean, artilea interesatzen zitzaien merkatariei. Hala ere, Bizkaiko burdina e...