Pazienteek lortzen al dute guztiz sendatzea?

Ezinezkoa da, Patxi Alicanteren esanetan, sendatzen diren pazienteei buruzko zenbatekorik zehaztea. Ondo ulertu behar da, gainera, hasteko, zer den beraientzat "pertsona bat sendatzea". Izan ere, paziente kronikoaren izaerari buruz egin du berba. "Bad...

Argazkilaritzaren hila

Bilboargazki

Bilbo

Argazkilaritzari eskainitako hilabetea izango da urria. Guztira, zortzi erakusketa antolatuko dira Bizkaiko hiriburuan. Jada martxan dago Bilboargazki jaialdiaren 2012ko ekitaldia. Erakusketez gain, hitzaldi eta tailerrak ere ez dira faltako.

Alfonso Batallak Res Nullius erakusketa dauka EHUren paraninfoan, eta jadanik zabalik dago. Gauzen zahartzearen eta usteltzearen inguruko lanak dira harenak. Galkorra denari buruzko gogoeta egiten du. Urriaren 14ra arte egongo da zabalik.

Roke Gezuraga argazkilari gazteak Indiako egunerokotasunari egindako 20 argazki daude Iruña kafetegian. El ojo de Sara urria bukatu arte ikusi ahal izango da, kafetegia zabalik dagoen orduetan. Hori ere hilabetea bukatzean kenduko dute.

Jaiotzez argentinarra den Javier Fernandez Ferrera euskal herritarrak azken urteetako lanaren bilduma jarri du EHUren erakusketa aretoan: erreportajeak eta erretratuak ditu, kirola eta natura hila ahaztu barik. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Chen Jiefa txinatarrak, berriz, Guiyangen iaz ateratako argazkiak ekarri ditu Bilbora. Herrialde hartako gutxiengo etnikoei egindako argazkiak Espacio de los Mundos aretoan egongo dira.

Ciudad Realen (Espainia) jaio zen Carlos Serrano, baina Alacant (Herrialde Katalanak) dauka inspirazio leku. Lurralde hartako paisaiak harrapatzen ditu objektiboarekin; batez ere, itsasoarekin lotura dutenak. Erakusketa Zazpikaleetako udaltegian dauka jarrita, urriaren 15a bitarte.

FNACen, berriz, bi artistaren lanak elkartuko dira: Alvaro Laizena eta David Rengelena. Ninja, fiebre del oro en Mongolia erakusketa 2010ean egin zuten bidaiaren fruitua da. Urriaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Santos Morenok, ostera, Kubatik ekarri ditu argazkiak. Han egin zituen, bidaia batean. Barrainkua kaleko udaltegian jarri ditu, denen gozagarri. Urriaren 16tik egongo da zabalik, 31ra bitarte.

Batzar Nagusietan, azkenik, Argizaiola sariaren irabazleen lanak daude jarrita. Euskal Herriko lehiaketarik zaharrena da. Hilabete osoan egongo da zabalik. Argazkien egileak bertan izango dira urriaren 8an, 19:30ean.

3.600

Haurreskolak Partzuegoan sartzeko eskeak, Barakaldon. Barakaldoko hiru udal haur eskoletan ez dago herriko ume denentzat lekurik, eta dagoeneko. 3.600 sinadura bildu dituzte herria Haurreskolak partzuergoan sar dadin.

Ezkutuan egon dena, argitara

Porpoloma meotephrum. Izen hori dauka Durangaldeko Errotari mikologia elkarteak aurkitu duen perretxiko berriak. Orain arte ezagutzen ez zen espezie bat da. Iurreta eta Garai arteko baso batean topo egin zuen aurrenekoz harekin Sabino Arauzo mikologo ...

Bilbon, perretxikoak identifikatzeko zerbitzua

Urtero bezala, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak perretxikoak identifikatzeko doako zerbitzua jarriko du martxan. Urrian irekiko dute horretarako gunea, Ugalde kaleko bulegoetan. Informazio gehiago gura duenak 94-420 49 24 telefono zenbakia...