Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zenetik zortzi hilabete bete direla, haren lagunek eta senideek elkarretaratzea egin dute, gazteari omenaldia egiteko. Asteburuan egin zuten elkarretaratzean, "justizia" aldarrikatu zuten bertaratutakoek. Heriotza hura oraingoz argitu gabe ez dagoen honetan, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiak "zuhurtzia" eskatu dio Iñigo Lamarca arartekoari, eta gaineratu du afera hori ez dela haren eskumena .
Mariaren Bihotzaren plazan, jai berezia
AZOKA. Bilbo Zaharreko Mariaren Bihotza plazak jai eguna izango du bihar. 10:00etatik 17:00etara azoka berezi bat izango dute. Bigarren eskuko produktuak eta eskulangileek egindakoak egongo dira salgai, 60 erakustokitan. Azoka girotzeko Jogurina Borov...
Gabonetan kontsumoa suspertzeko zabaldu duten ‘denda bonu’ kopurua.
Aldundiak eta Cecobi merkataritza elkarteak 15.000 denda bonu atera dituzte. Berrogei euro ordainduta, 50 euroren erosketak egin daitezke. Lehenengo asteburuan, 1.409 saldu dituzte.
Gaur Bilboko Zazpikaleetan banatuko dituzten pazko loreak.
Bilboko Zazpikaleetako merkatarien elkarteko kide diren denda edo tabernetan kontsumitzen duten bezeroek saria eskuratuko dute gaur. Izan ere, 5.500 pazko lore banatuko ditu elkarteak.
“Turismoari begira lan egiten da, berton bizi garenoi begiratu beharrean”
Zazpikaleetan ohikoak ziren txikiteroak, bilbainadak eta auzotarren arteko harremanak aspaldiko kontu bihurtu dira. Ohitura horiek guztiak berreskuratzeko helburua duen proiektu bat abiatu dute Goienkale edo Somerako bizilagun eta merkatariek. Garikoi...