• Getxotik igarotzen diren itsas bidaldien beherakada,. 2012an 65.953 turista etorri ziren Getxora, itsas bidaldietan; 2011n baino %16,5 gutxiago. Bilboko Portuko Agintaritzak hiru arrazoi eman ditu: krisia, itsaso zakarra eta Costa Concordia itsasontziaren istripua.
Pailazoekin barrezka
AntzerkiaBilboPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizuna aurkeztuko dute asteburuan, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Orotara, sei saio eskainiko dizute hiru egunean. Gipuzkoako pailazo taldea bere 25. urteurrena os...
Mozorroentzako bigarren aukera
Herri gehienetan, joan den martitzenean bukatu ziren aratusteak. Hala ere, Bizkaian badira inauteriak geroago ospatzen dituzten herri eta auzoak. Hartara, festa gosea ase gabe geratu direnek bigarren aukera izango dute gaur hasi eta domekara bitartean. Besteak beste, Sondikan, Algortan, Santurtzin, Sestaon eta Bilboko Santutxu eta Bilbo Zaharra auzoetan izango dira mozorro jaiak asteburu honetan. Hona hemen zer prestatu duten.
Sondika
Gaur arratsaldean hasiko dira Sondikako aratusteak. 16:00etan botako dute txupinazoa. Horren ostean, umeentzako jolasak egongo dira. 18:00etan, kalejira hasiko dute, sardinarekin. 20:30erako, pintxo dastatzea prestatu dute. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira: 23:00etan, Gansos Rosas taldearena, eta 01:30ean, La Fugarena. Goizaldean, berriz, Oihan Vegaren diskofestarekin dantzatuko dira mozorroa jantzita Sondikara joango diren guztiak.
Bihar, goizez eta arratsaldez, hainbat ekintza izango dira umeentzat. 12:00etan, txigorki lehiaketa egingo da. 18:30ean, umeen mozorro desfilea hasiko da. Sariak bukaeran banatuko dira. Gainera, hotzari aurre egiteko, txokolate beroa banatuko dute.
Zo-zongo perkusio taldea kalejiran abiatuko da 20:30ean. Ordubeteren buruan, sardinaren hilketa antzeztuko dute sondikarrek, inauteriak agurtzeko. Hala ere, gaur bezala, bihar ere musikak jarriko dio bukaera egunari. 23:00etan, Enkore taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, eta, gero, Oxabi taldearen erromeria doinuak dantzatzekoa.
Algorta
Biharkoa izango da aratuste eguna Getxoko Algorta auzoan. 13:00etan hasiko da mozorro jaitsiera Telletxen. Handik abiatuta, Algorta osoa zeharkatuko dute. 15:00etan, desfilean parte hartu dutenek herri bazkarian elkartzeko aukera izango dute. Telletxen egongo dira mahaiak zain. Bazkalostean, gainera, erromeria izango dute.
Arratsaldean, poteoa egingo dute Algortako kaleetan barrena. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da mozorrotuta joatea. Eguna erromeriarekin bukatuko dute, 22:00etan. Atsedenaldian, mozorro txapelketako sariak banatuko dituzte.
Santutxu
Domekan izango dute aratusteetako egun handia Bilboko Santutxu auzoan. Hala ere, gaur arratsaldean, umeentzako pailazo ikuskizuna egongo da Karmelo plazan, eta, iluntzean, albokariak ibiliko dira auzoko kaleetan. Bihar, 19:30ean, Gaztedi dantza taldeak egingo du kalejira.
Domekan, 12:00etan hasiko da mozorro desfilea. Santutxu kalea izango du abiapuntua. Arratsaldean, berriz, Arsuagan, DJ batek jarriko du musika, dantzatzeko.
Bilbo Zaharra
Bihar ospatuko dute inauteria Bilbo Zaharra auzoan. Goizean egingo dute mozorro desfilea. Urtero bezala, gai bat proposatu dute aurten ere: euskal mitologia. Eguerdian, auzo bazkaria egingo dute kultur etxean.
Santurtzi
Gaur arratsaldean egingo dute Santurtziko Kabiezes auzoan inauterietako desfilea. 18:30ean abiatuko dira kiroldegitik, eta, hainbat kaletatik igaro ostean, plazan bukatuko da. Iritsitakoan, sari banaketa egingo dute.
Bihar, berriz, Santurtziko erdigunean egingo da desfile nagusia. Ordu berean hasiko da, Sardinera parketik. Gernika parkean bukatuko da, 21:00etan, sari banaketarekin. Hala ere, 23:00ak arte diskoteka izango dute dantzatzeko.
Sestao
Bihar izango da Sestaoko aratusteetako egun handia. Goizean, animalien lehen inauteria egingo dute. 13:15ean ikusi ahal izango da txakurren mozorro desfilea, Kasko plazan. Leku horretan bertan, diskoteka doinuekin dantzatzeko aukera egongo da arratsaldez. Eta bertatik abiatuko da mozorro desfilea, 18:30ean. Herriko kaleak igaro ostean, 21:00etan banatuko dituzte sariak. Domeka arratsaldean bukatu dira Sestaoko aratusteak Piñata jaiarekin eta sardinaren hiletarekin.
Bakar algarak
Teknologiak urrun daudenak gerturatu egiten ditu, baina, txarto erabilita, hurbil daudenak ere urrun litzake. Lagun batek esan zidan behin, tabernan geundela. Tragoetan genbiltzan, eta kuadrillako batek mugikorra atera zuen, mezu bat idazteko. Agian neu izan nintzen, ez dut gogoratzen, baina asko gustatu zitzaidan hausnarketa. Eta Ameriketara heldu nintzenetik, behin eta berriz entzuten dut Iñakiren ahotsa, gogoeta bera errepikatuz.
Sakelakoen hedapen masiboa baino lehenago, erraz desberdintzen ziren kanpotarrak eta herrikoak: etxekoek espaloian izan ohi zuten iltzatuta begirada eta bisitariek, ordea, gorantz zuzentzen zuten kopeta, herri ezezaguna ezagutzeko asmotan-edo. Baina, gaur egun, izan hemengo zein hango, sare sozial birtualen magiak sorginduta gauzka denok, eta, berdin dio non eta noiz, baina ezin telefonoa bost minuturo begiratzeari utzi. Eta Euskal Herrian joera nabaria bada hori, Estatu Batuetan gertatzen dena azaltzeko enegarrenera eraman beharko genuke tendentzia hau. Bost lagunen arteko otordu jatorra, bost lagun horien eta bakoitzaren Facebookeko 15 lagun aktiboenen arteko komentario trukaketa kaotikoa bihurtu da. Kaotikoa eta txepela.
Nahikotxo erabiltzen ditut sare sozialak neuk ere, baina zinez ez naizela maila horretara ailegatu. Marra argia zehaztu dut gainera: hurbilekoekin nagoenean hurbilekoekin nago, eta urrun daudenak urrun daude. Barrio Sésamo-rekin ikasi nuen hori. Egoera zentzugabeak ugaritzen ari dira baina, telefonoen uhinekin batera garraiatuko balira legetxe. Youtuben ikus daitekeen elkarrizketa batean, Jordi Evole kazetariak Iñaki Gabilondo elkarrizketagileari diotso emaztearekin, aurrez-aurre egonda, Whatsapp bidez egiten duela berba, "dibertigarria" delako. Jolas moduan ondo egon daiteke. Tristeena da aurreko asteburuan ikusi nuela gazte talde bat pubean, bakoitza bere mugikorreko lagunekin hitz egiten. Koadrilak sortzen zuen zarata bakarra bakar algarak ziren; irriñoa ere ez zuten partekatzen.
Baina bada irtenbiderik! Esan didate Idahoko jatetxe batean mugikorra erabiltzen ez duten bezeroek deskontua dutela! Boiseko lagun batek esan zidan, berak nonbait entzunda. Agian egieza da, baina ondo legoke, ezta? Eta Bakersfielden bizi den gipuzkoar batek esan dit, bere koadrila batzen denean, sakelako guztiak pilatzen dituztela mahaiaren erdian eta telefonoa begiratzen duen lehenak hurrengo erronda pagatzen duela. Bada zerbait. Paradoxa bada ere, aurrerapausoa da batzuetan teknologia baztertzea.
Urtebetean artea zenbat hazi den neurtuko dute
Maiteminduen zaindari San Valentinen eguna atzo izan bazen ere, Zeanuriko Eleizondo auzoan etzi ospatuko dute. Urtero bezala, egitaraua oso apala izango da. 11:30ean, meza egongo da Zeanuriko Andra Mari parrokian. Horren ostean, santuaren irudia proze...
Buruko mina, erredurak…
Lore usaintsu hauek petalo zuriak dituzte, eta erdiko zatia horia, margaritak bezala. Hainbat gaitzi aurre egiteko balio du kamamilak: buruko mina sendatzeko, erredurak, tripako minak... Infusioan eta ukendua eginda erabil daiteke, loreak egosita.