Sopelako AEK-k antolatuta, 20. urtez, Esaera Zaharren Txapelketa jokatuko da bihar, Non zaldarra, han atzamarra lelopean.Izena emateko epea igaro da, baina bertsoak entzunez esaera zaharrak ikasi gura dituztenek jai aparta izango dute. Lehiakideak 11:...
KONTAKIZUNAK BADU BUKAERA
Liburuaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak aurtengo Bizkaidatz literatura sariak banatu zituen joan den martitzen iluntzean. Urtero legez, bi kontakizunen hasiera proposatu du foru aldundiak, eta hari bukaera ema...
Berriro hasteko unea
Aurreko astean Bermeon izandako suteak 35 familia etxe gabe utzi ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak San Martin auzoan dituen etxebizitzetan daude. Martitzenean sartu ziren lehendabiziko hamar bat familia; gainontzekoak hurrengo egunetan joan dira hara....
Foru aldundiak sail arteko plana jarri du martxan
Bizkaiko Foru Aldundian sail arteko plan bat sortu eta martxan jarri du, Bermeoko suteak eragindako kalteei aurre egiteko. Bereziki, etxerik barik geratu direnei laguntzea izango da plan honen egitekoa. Foru aldundiak herrian dituen 35 etxebizitza hut...
125.000 euroko laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak 125.000 euroko laguntza onartu du Bermeoko sutean etxerik barik geratu direnentzat. Juan Mari Aburto Gizarte Ekintza sailburuak azaldu duenez, diru hori lehen mailako premiak asetzeko izango da; besteak beste, arropa, etxerako gailu...
Munstroa
Domeka arrastietan —Bilbo ezagutzen ez duenak ez du zertan jakin— munstro bat bizi da kaleetan. Ez ezazu barrerik egin, egia da eta. Munstro isil eta ikusezina da. Munstroa, baina. Milaka eta milaka biztanledun hiria —bai, Bilboz ari naiz— ahitu egiten da apurtxu bat. Domeka arratsaldeetan. Jendea beldur da. Jendea beldur denez, ez da etxetik ateratzen. Hustasun nabarmena eragiten du horrek. Bazkalostetik gorakoa izan ohi da; munstroaren tempo-a. Zazpiak, zortziak aldera basamortu bilakatzen dira kaleak. Lastozko gurpil zoroak baleude western batean gaudela pentsatuko nuke. Bilbo baino ez da. Igandeko azken orduak baino ez dira. Norberaren zapata-hotsak entzuten dira ozen. Bakartasun horretan zoazela beste norbaitekin egin zenezake topo. Bai. Seguruen, ez duzu ezagutuko. Eta ezagutuko bazenu ere, etxean amaituko zenuke. Zurean, edo berean. Zergatik? Tabernariak eta dendariak direlako beldurrik gehien dutenak, eta ez dute komertziorik zabaltzen. Bestetik, zertarako? Bizilagun guztiak etxeko gozoan kikilduta baitaude. Munstroa ez da ikusten, sentitzen da soilik. Badut lagun bat deprimitu egiten dena igande arrastietan. Hori esaten du. Nik, ordea, badakit gezurra dela. Izan ere, ez dizut esan, irakurle maitea, baina munstroarenganako beldurra ez da aitortzeko kontua. Telebista zaborra kontsumitzea edota irakurtzeko gogo txikia aitortzen ez diren bezala. Kale batzuetatik dabiltzan turista eta atzerritarrak harrituta daude. Norbait hil ote den galdetu didate. Ezetz esan diet, hau domeka arrastietako kontua dela. Ez diet munstroaz ezer esan, iruditu zitzaidan turista gehiegi erakar litzakeela kaleetan dabilen munstroaren kontuak. Atera kontuak zer izango litzatekeen! Gero eta turista gehiagoren etorrerak kaleak hustuko lituzke, eta dena tabernak eta dendak zarratzen dituen munstroa ezagutzeko asmoz. Eta agian okerrago zatekeen, alegia; agintariek pentsa lezakete: "Eta larunbatetan ere itxiarazten baditugu dendak, eta, hortaz, hustu kaleak, munstroa aterarazi?". Eta pentsatuko balute, "zergatik ez zarratu hiria eta munstroari asteko zazpi egunetan bide egin?". Turismoaren alde, betiere. Beldur naiz ni ere bai. Beldur naiz ez ote dituzten lastozko gurpil zoroak atrezzo gisa ekarriko. Zer egin genezakeen? Adorea. Ausardia. Kuraia. Kemena. Okupa ditzagun hiriko kaleak domeka arratsaldeetan!