Bikote bat

Arrastiko osteratxuak gustatzen zaizkit. Eguna ahitzen den unea beti iruditu zait bizitzak su-etenerako baimena ematen digula. Bizitzaren antzezkizunean, egunerokotasunaren soina kendu eta gu geu izateko abagunea sortzen digu egunaren akabukoak. Ez da...

Gaur hasiko dira Urduñako Otxomaio jaiak

URDUÑA. 21:00etan hasiko dira Otxomaioak, txupinazoarekin. 23:00etan Izargi taldeak dantzaldia eskainiko du, eta 00:30ean Placton taldeak joko du. Bihar, goiz osoan, nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da. Gauez, mendi bizikleta martxa eta gazte asanbladaren kontzertuak izango dira. Domekan, berriz, tortilla txapelketa, Ama Birjinari eskaintza, txistularien alardea eta izkingileak.