Elantxobeko kanposantuko kapera egoera txarrean dago. Udalak konpontzeko lanak egin nahi ditu; baina, horretarako dirurik ez daukanez, auzokideen artean eta herritik kanpo bizi direnen artean diru bilketa egingo du. Hala, elantxobetarrek ekimenetan pa...
Musika egunero biziz
Musikaren AsteaAreatzaAste osoan Musikaren Astea dute Areatzan. Batez ere, perkusioari loturik egongo da egitasmo hau. Areatzako Kirol eta Kultur Batzordeak bost kontzertu antolatu ditu aste berezi horretarako, eta horietatik bi kontzertu pedagogikoak...
“Beste herri batzuek ere auzolanaren ereduari jarraitu beharko liokete”
"Elantxobek auzolanerako tradizio handia dauka". 2011z geroztik, herria garbitzeko zenbait ekintza egin dituzte auzokideek. Besteak beste, belarrak moztu eta sasiak kendu, herri altzariak margotu eta loreak zaindu dituzte herritarrek hainbat tokitan. ...
Denek jaso dute gonbidapena
Balmasedan dena prest dute bihar Euskal Ezkontza antzezteko. Ezteiak ospatzeko, egun osoko egitaraua osatu dute gainera. Eguzki dantza taldea, Errota Zahar kultur elkartea, Jatorrak txistulari taldea, Ekintza Gazte Asanblada, Zoko Maiteak taldea eta N...
Maitasuna
Maitasuna. Tira, maitasuna idatzi dut, baina eztei-jaietaz idatzi nahi dut, edo eztei-ospakizunetaz. Ezkontza ez da maitasunaren adierazgarria, izan liteke, baina nik beti pentsatu dut maitasuna ezkontza baino gehiago dela. Ezkontzak ez ditut oso maite izan, hori ere egia da, eta, beharbada, maitasuna eta ezkontzak beti banandu izan ditut. Baina, bai, egia da askok pentsatzen duela ezkontza dela maitasunaren gailurra. K2ko tontorrean tartetxua ematearen antzeko zerbait dela, alegia. Ingurukoen ezkontzak ikusita berretsi egin dut nire pentsamendua; hainbesteko tentsio eta burukomin ulergaitzak egin zaizkit beti. "A ze saltsa beroan sartu zara", esan nion behin lagun bati. Onartu egin zidan saltsa ederra zela. Ezkontzari nahikoa garrantzi ez diodala ematen aurpegiratuko didazu. Gutxietsi egiten dudala. Ba, gaur-gaurkoz, sinatzen den kontratu hotza baino ez dela iruditzen zait; zirkuarekin apaindutakoa, baina kontratu-alde bi dituen hitzarmena baino ez zait begitantzen. Ezkontza gorabehera, bikotekideen eztabaidak ere ikusi izan ditut, baina beti momentuko eztabaidak iruditu zaizkit. Zuk gonbidatu gehiegi dituzu edo jatetxe hori ez, edo dantzariak amaieran beti. Oso erraza behar luke horrelako zerbait antolatzea; baina puzten doan puxika erraldoia ei da. Normalean inertziak eramaten ei zaitu, eta batzuetan eztanda egiten du. "Nik ezkontza txikia nahi nuen, baina gauzak antolatzen hasi, olatuan sartu, eta azkenean 450 gonbidatu izango ditugu". Honi buelta-bueltaka ibili naiz, lehengoan esan zidatelako udaletxean antolatutako ezkontza zenbait bertan behera gelditzen direla. Uler dezazun ondo: ezkontzea erabaki duten bikote batzuek azken unean ez ezkontzea erabakitzen dute. Bertan behera utzi, ezkontza ala maitasuna? Ba, biak esango nizuke. Zein arrazoi indartsu izan lezake bikote batek azken unean udaletxera deitzeko eta ezkontza bertan behera uzteko? Ezkontzaren olatuan surf egiten ari zarela, bikotekideetako batek besteari esango dio, "aizu, laztana… zuk benetan… ezkondu nahi duzu?". Edo, agian, gordinagoa da kontua: "Begira, laztana, konturatu naiz ez dudala zurekin bizitza osoa eman nahi". Edo ezin latzagoa dena: "Dagoeneko ez zaitut maite". Kontuak kontu, horrelako erabaki bat barru barrenean zaudela hartzea gogorra iruditzen zait, errusiar mendian behera zoazela galgari ematearen antzeko zerbait. Berria eman zidanari galdetu nion ea arrazoirik eman behar ote duten. Ezetz esan zidan, ez dute arrazoirik eman behar. Ez ezkontzea erabaki duen bikoteak elkarrekin jarraitzen duen ere ez dakite. Hemendik gora dena da irudimena. Zuk zeuk eta biok asma genezakeen istorioa, hamaika aukeretatik, bat.
‘Tximintx’ euskaltzaleek 10. urteurreneko jaia dute
Derioko Tximintx euskara elkartea sortu zenetik hamar urte igaro direla ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte. Inguruetako herrietan derioztarrei tximintxak deitzen diete, eta hortik datorkio elkarteari izena. Hala, tximintx euskaltzale guztiek ...
Frantxuen Haitzak garbitu dituzte Bermeon
Haitz Nagusije Bermeoko alde zaharreko auzo elkarteak Frantxuen Haitzak garbitzeko lanak egin ditu ekaineko lehen asteburuan. Udalaren esanetan, auzolana "eredugarria" da. Hainbat baliabide jarri ditu lan horiek egiteko; adibidez, zaborra biltzeko pol...