• Egunero euskara erabiltzen duten familiak, Leioan. Leioako Udalak Euskara Plan berria onartu du. Izan ere, herriko familien %5ek baino ez du erabiltzen euskara egunero; hau da, 1.500 leioar inguruk. Hala ere, 8.000 herritar dira elebidunak.
Sanjoanek Leioa piztuko dute
Leioako San Joan jaiak hasi dira, eta, astelehenera arte, hamaika ekintza izango dira herrian. Giro onari eusteko, egitarau zabala izango da festetako bigarren asteburu honetan ere."Eskema bera jarraitu ohi dute jaiek urtez urte. Egoera ekonomikoaren ...
Durangon eta Elorrion ere, Eskola Bidea egitasmoa
Lehenengo Durangon eta gero Elorrion, Eskola Bidea egitasmoa martxan jarri dute azken ikasturteetan. Durangaldeko bi udalerriok euren ikastetxeetako ikasleek etxetik eskolara egiten dituzten joan-etorriak aztertu dituzte, mugikortasun egoera zein den ...
Auzoaren esfortzuaz
Diru nahikorik ez dagoenean, Bizkaiko hainbat herritako auzokide askok esku hartu ohi dute ondasunak konpontzeko antolatzen diren ekintzetan. Baina arrazoi ekonomikoetatik haratago kokatzen da auzolana. Euskaldunen artean oso sustraituta dagoen prakti...
Mañarian aritu diren herritarrak.
Azken asteburuetan hainbat auzokide elkartu dira udalerriko auzobideak eta auzoak garbitzeko asmoz; batez beste, 45 izan dira. Besteak beste, Arruetan, Aldegoienan, Mendibutzun eta Aldebaraietan ibili dira auzolanean.
Boluntarioek dunak zainduko dituzte Areeta hondartzan
Lurgaia fundazioak eta Muskizko Udalak Areeta hondartzako dunak garbitzeko lanak egingo dituzte asteburuan. Parte hartuko dutenek landare inbaditzaileak kenduko dituzte. Beste alde batetik, tokiko landaredia sustatzen laguntzeko beharrak egingo dituzt...
Ortuentzako lurrak egokituko dituzte Lekeition
Auzokideen laguntzaz, Lekitto Bedarra Ortularien Elkarteak 4.000 metro koadroko lur eremuak garbitu ditu ortu bihurtzeko. Lanak azken hiru zapatuetan egin dira. Herritarrek sareak ipini, sastrakak kendu, lurrak landu eta ahuntzak askatu dituzte belarr...