Dominginak kalera

Giako Amaren egunaPortugaleteBerriztasun dantza taldeak antolatuta, Giako Andra Mariaren jaia ospatuko du Portugaletek, astelehenean. Urtero bezala, egitarau zabala egongo da egun osoan herrian: 28 ordutakoa.Argazki lehiaketa batekin hasiko dute egun...

Kolorezko galtzerdiak

Etxerako bidean dago Hontza. Gogoan duzu? Oroimenak lekua bete ohi du, bai, eta, sarri, garrantzi bakoak ezabatu egiten ditugu. Agian ez dakizu zer ote den, aspaldi Bilbon jazotako lotsaunea izan baitzen. Nik, ostera, egunerokoa dut. Etxeratzen naizenero akorduan izaten dut duela urte batzuk Hontzak zer buruhauste eta protesta eragin zituen. Zenbat albistegi minutu. Drogazaleentzako tokia da, bertara doaz gauetan abaro bila. Inork ez zituen nahi etxepean; erraustegiak, beilategiak edo edozein —tegi nahi ez dugun modura. Ondo bizi bai, baina lohikeria beste batzuen etxepeetan nahi dugu. Zikinkeria, baina, gu geu gara eta ez dago etxepetik urruntzerik. Esaten nihoakizun lez, etxe bidean ikusten ditut Hontza beharra duten pertsonak dagoeneko zubia edo itsasertza bezala paisaiaren zati. Gizonezkoak izaten dira normalean. Lantzean behin, baina, emakumezkorik ere agertzen da. Latza da emakumeen kalerik kalekoa, baina hori beste baterako utziko dugu. Asteon kolorezko pinportadun galtzerdiak zeramatzan emakumea ikusi dut. Lurraren gainean eserita. Apurtua. Hontza noiz zabalduko zain. Arrakalak begietan, ezpain inguruetan, ariman, ziurrenen; saldu bako arima zatirik gelditzen bazaio. Kalea gorria da emakumeentzat (esan dizut, bai; baina ahantz ez dezazun errepika egin behar dut… eta errepika) baina kalean bizi diren emakumeentzat gorriagoa. Behearen gainean jesarrita zegoela gizon bat hurbildu zitzaion. Marrantadun ahotsa zuen gizonak eta zerbait esan zion nik oso ondo aditu ez nuena. Kolorezko galtzerdiak zituen emakumea baztertu egin zen alboan jesar ziezaion. Ez dakit zer ziotsan gizonak. Ez zelan. Emakumeari seguruen bost inportako zitzaizkion esaten zizkionak baina behin behineko bidaia-laguna ez zen jabetu. Edo baliteke emakumeak pentsatu izana egun osoa zeramala solasaldi ganorazkoa izan barik, eta hizketari jarraitu zion berea ez zen beste bozik badela sentitzeko. Ez, ez nuen nire burua bere lekuan sentitu. Urrun nengoen zentimetro batzuetara egon arren. Pausoa mantsotu nuen eta urratsaren pisua gainera etorri zitzaidan ondo bizi garenon norberekeriaz. Pentsatu nuen kolorezko pinportak galtzerdietan zeramatzan emakumeak pisu hori aspaldi galdua izango zuela. Biziaren gailentzea zela garrantzia zuen bakarra. Pisu hori errutina bilakatu zitzaiola akorduan ez duen momenturen batean. Eta agian inoiz denarekin amaitzea pentsatuko zuela. Ez poema batek edo kantu batek egin lezaketen bezala. Benetan. Hemen zegoen, baina. Hezur haragizko poema. Hontzan. Abaro bila. Momentuz, bizitzan gelditzeko asmoz.

Adin bakoitzak, bere jai hasiera

Bi festa hasiera prestatu dituzte Berrizen. Hori da, hain zuzen, aurtengo San Pedro eta Santa Isabel jaiek izango duten berrikuntza nagusiena. Izan ere, 17:00etan, udaletxean, pregoi txikia irakurriko da lehenengo aldiz. Hala, herriko txikienek ere, e...

Inoiz baino gazteago

Jai giroa izango dute asteburuan Atxondoko Apatamonasterio auzoan. Hamaika ekintza prestatu dituzte adin guztietako auzokideek festak ospa ditzaten. Gaur hasiko dira jaiak. Goizean, 11:00etatik aurrera, umeak izango dira protagonista nagusiak. 17:00et...

Astra arma lantegia sormen fabrika bihurtu dute

Arma lantegi zaharra 2005ean okupatu zuten Gernika-Lumoko hainbat gaztek, herriko kultur gabeziak bete ahal izateko. 2008an, hustu egin zuten. Herri ekimenari esker, baina, iazko irailean Astra kultura lantegi soziala zabaldu zuten. Astra Koordinakund...

Marijata noiz etorriko

Gaur iluntzean hasiko dira Mungiako San Pedro jaiak. Jai zale eta kuadrillak Izenaduba basotik abiatuko dira kalejiran, Marijatari udaletxera arteko bidean laguntzera. 20:00etan agertuko da jaietako ikurra udaletxeko balkoian. Mungiako Saskibaloi Tald...