DalecandELA elkarteak 650 kilometro zeharkatuko ditu bizikletaz, Kaliforniatik

DalecandELA elkarteak 650 kilometro zeharkatuko ditu bizikletaz, Kaliforniatik

​Urteak daramatza Getxoko DalecandELA elkarteak AEA alboko esklerosi amiotrofikoari ikusgaitasuna emateko egitasmo ugari antolatzen. Apirilaren 7an dute hurrengoa, Osasunaren Nazioarteko Egunean hain zuzen ere: 650 kilometro zeharkatuko dituzte bizikletaz, Kaliforniako (AEB) Heriotzaren haranean barrena. Gaitzaren ikerketan jarriko dute arreta nagusia, eta, zeharkaldia egiteaz gainera, gaixotasuna aztertzen ari diren bi aditu ere bisitatuko dituzte. Jaime Lafita getxoztarra da egitasmoaren bultzatzaileetako bat....

Antzezlanetatik harago

Antzezlanetatik harago

​Duela hemeretzi urte jarri zuten martxan Artedrama Euskal Laborategia, Aulestin. «Euskarazko antzerkiak eta batez ere antzerki prestakuntzak gabezia bat zuten: oso zaila zen euskara hutsean egitea zerbait». Hori zen sorreraren arrazoia, Ander Lipus Artedramako zuzendari artistikoak esan duenez. Bestelako garaiak zirela azaldu du segidan, eta azpimarratu gaur egun askoz ere ugariagoa dela euskarazko antzerkien sorkuntza. Dena den, ziurtatu du Aulestiko antzerki topagunea...

Algara egiteko topagunea

Algara egiteko topagunea

​Umorea «beharrezkoa» da bizitzeko, Gorka Ganso Ganso & Cia konpainiako zuzendari eta antzerkigilearen ustez. Clown deritzen pailazoen zale, Durangoko Topaklown ekitaldia antolatzen aritu zen urte luzez, COVID-19aren pandemiak jaialdia bertan behera utzi arte. «Antzeko proposamenen batekin aurrera egiteko gogoa geneukan, eta Durangoko Udalak eta San Agustin kulturguneak eskatu ziguten erraza izango zen eta umorearekin lotuta egongo zen zerbait antolatzeko», azaldu du...

Eolikoen hamaika bizipen

Eolikoen hamaika bizipen

​Hitzetatik haragokoa da afera, ikusi ere egin daiteke, bai paisaiaren aldaketetan, bai mihiseetan irudikatuta, bai iruditeria jakinetan. Kasurako, orain dela egun gutxiko adibide bat. «[Barakaldoko BECeko] Eolikoen kongresuarekin batera, Bilbo osoa bete dute haize erroten irudi zoragarriekin», Javi Losa Enkarterrin Makroeolikorik Ez plataformako kideak kontatu duenez. Joera baten isla deritzo: «Asumitua dugu industria makroeolikoa ona dela». Uste horiei aurre egiteko,...

Laikoak, kristau ospakizunen buru

Laikoak, kristau ospakizunen buru

​Atxondok ia 1.400 biztanle eta lau parrokia ditu: San Pedro, Apatamonasterion; San Migel, Arrazolan; San Joan, Axpen; eta San Martin, Martzaan. Aste Santuko egunotan urteko jai nagusiak ospatzen ari dira haietan biltzen diren kristau komunitateak. Baina, gaur egun, ez dago behar beste abade lauretan dagozkien eukaristia, ospakizun eta otoitzaldietan buru izateko. Horregatik, urtero, haietako batean elkartzen dira Eguen, Bariku eta Zapatu...

Europako akustikarik onenetakoa

Europako akustikarik onenetakoa

​Kaletik begiratuta, etxebizitza eraikinen artean galdutako garaje bat irudi dezake, baina Portuko Markesaren kaleko 2. zenbakian Bilboko kulturaren altxorretako bat dago gordeta: Elkarte Filarmonikoaren egoitza. «Jatorrizko sarrera oso elegantea zen, baina 36ko gerran bonba bat erori zitzaion inguruan, eta suak erre zuen. Ahal izan zuten moduan, sarrera hori eraiki zioten», kontatu du Ernesto Muñoz aretoko buruak.  Elkartea 1879an sortu zuen Bilboko...

«Pozten naiz Everest mendira igo izanaz, garun paralisia ikusarazten lagunduko duelako»

«Pozten naiz Everest mendira igo izanaz, garun paralisia ikusarazten lagunduko duelako»

​Ez da izan mendizale amorratua; are, gutxitan zapaldu du mendia. Javier Lopez Pagazaurtundua (Zalla, 1969) Aspace Bizkaia erakundeko beharginak —garun paralisia du—, ordea, erdietsia du zale eta profesional askoren ametsa: Everest mendian egotea. 2022an gertatu zen: Urbegi fundazioaren Lo Imposible sarien eskutik, zazpi etapa osatu zituen hogei laguneko talde baten laguntzaz—tartean, Alex Txikon Lemoako mendizalea—, eta munduko mendirik altuenaren beheko...

Ermuko pintura eskola berriz zabaltzeko eskatu diote ikasleek udalari

Ermuko pintura eskola berriz zabaltzeko eskatu diote ikasleek udalari

​Ermuko Irazki pintura eskolako ikasleek eta haien familiek eskola berriro zabaltzeko eta han irakasle ibili diren bi andreak berriz kontratatzeko eskatu diote udalari. Guztira, 113 ikasle geratu dira eskola barik ikasturte erdian. Era berean, itxiera eragin duen prozesua azaltzea ere gura dute, iruditzen zaielako udalak «utzikeriaz» jardun duela. Dagoeneko agiri bat bidali diote udalari, irekitzeko eskatuz, eta datozen egunetan beste...

Argazkien bidetik gurutzera

Argazkien bidetik gurutzera

​Balmasedako Santa Klara komentua da abiapuntua. Han dago Balmasedako Nekaldi Bizidunaren Interpretazio Zentroa. Haren aurreko zabalgunean epaitu ohi du Pontzio Pilatok Jesu Kristo Aste Santuero, ehunka balmasedarrek nekaldiaren antzezpena egiten dutenean. Han urkatu ohi da Judas ere, Jesusi traizio egin izanaz damututa. Datorren astean antzeztuko dituzte eszena horiek, baina dagoeneko ikus daitezke. 50 urte dira aurten Gurutze Bide Biziduna elkarteak...

Bentzeno kantitatea murriztu dute Durangon

Bentzeno kantitatea murriztu dute Durangon

​Herritarrek airearen kalitateari buruzko kexak agertu ondoren, Durangoko bentzeno kantitatea «gehiegizkoa» zela ondorioztatu zuen airearen kalitatea neurtzeko Eusko Jaurlaritzaren unitate mugikor batek, 2017an; Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ziurtatu zuenez, baina, orduan jasotako datuek airearen kalitateari buruzko Europako araudia errespetatzen zuten. Hain justu, legediaren arabera, metro kubikoko bost mikrogramotan dago urteko batezbestekoaren muga, eta Durangoko neurketek ez zituzten parametro horiek...