Askotarikoak dira oraindik ere Mendebaldeko gizarteek emakume arabiarren inguruan dituzten aurreiritziak. Pentsamendu horiek deseraikitzen laguntzeko asmotan, Amal Ramsis abokatu eta zinema zuzendari egiptoarrak proiektu berritzaile bat abiatu zuen 2008. urtean: Zinemagileen Artean karabana ibiltaria. Mendebaldeko komunikabideek irudikatzen dituzten emakume arabiarren estereotipoak ezeztatzea helburu zuen orduan zinema jaialdiak; egun, gainera, edozein herrialdetako andreek sortutako obrei ikusgaitasuna eman nahi die. Karabana ibiltariak jada hogei herrialde baino gehiago...
Oroimenean gordetzeko kontakizunak
«Azken 50 urteetan Ermuan lortu diren gauza askoren motorra izan da Mariarro». Uztailean beteko dira hiru urte Maria Rosario Arrizabalaga Urreta Mariarro hil zela (Ermua, 1949-2021). Feminista eta gizarte ekintzailea izan zen, beste kontu askoren gainetik, eta, hari aitortza egin asmoz, Mariarro, feminismoan bidaide eta zubigile. Memoria kolektiboa ehuntzen liburua aurkeztu du Ermuko Emakumeen Asanbladak. Minbizi baten ondorioz hil zen...
Bilbon pisu turistikoak mugatzeko mozioa aurkeztu du Bihotzean auzo elkarteak
Bilboko Zazpikaleetako auzokideak kezkatuta daude azken urteotan turismoak izan duen gorakadarekin. Haien ustez, saturaziora iristen ari dira, eta alarmak pizten hasi dira. Izan ere, saturazio horrek zenbait ondorio negatibo ekarri ditu auzora: etxebizitzen prezioen garestitzea, eremu publikoaren pribatizazioa eta denda txikien galera, kasurako. Egoerari irtenbidea emateko asmoz, Bihotzean alde zaharreko auzo elkarteak mozio bat aurkeztu du Bilboko Udalean. Maiatzaren 30ean...
«Bizkaiko Txakolina jatorri izena txikia da ardoaren munduaren barruan, baina nahiko urrun heldu gara»
Bizkaiko Txakolina jatorri izena sortu zenetik berriki arte, jatorri izenaren Kontseilu Arautzaileko idazkaria izan da Anton Txapartegi (Portugalete, 1959). 30 urte horietan, bizi izan ditu hastapenak, prestigioaren lorpena, aurrerapen teknologikoak eta ekoizpenean eta kalitatean egindako jauzia. Jatorri izeneko kideek ohorezko mezulari izendatu dute aurtengo Txakolin Egunean, joan den asteko asteazkenean, Bilbon. Jatorri izena 1994an sortu zen. Zergatik? Bialtxa Bizkaiko Txakolingileen elkartea...
Gazte gara gazte
Gazte ziren gazte eta ez zeuden konforme. Orain, tira… Horrela omen da, hori sumatzen ei da egungo gazteon artean. Jada ez ei gara lehen beste mugitzen, batzen, gizartearekin konprometitzen. Gizarte mugimendu askotako errealitateetara begiratuz gero, argazkiak gero eta zimur gehiago ditu; ez dago ia aurpegi gazterik. Eta bai, agian egia da hori, neronek ere badut horren zantzurik. Baina agian, ez...
Ibilaldia Getxora bueltatuko da etzi, 22 urteren ondoren
Getxo prest dago 46. Ibilaldia ospatzeko, antolatzaileek ziurtatu dutenez. 22 urteren ondoren, herrira itzuliko da Bizkaiko ikastolen jaia, etzi. 11:00etan, «euskaraz txonbo egitera» gonbidapena egin dute Josune Bañales Bizkaiko Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Gaizka Arrizabalaga Getxoko San Nikolas ikastolako zuzendariak eta Unai Arzubiaga ikastolako lehendakariak. Jaia lau gunetan banatuko da, eta arratsaldeko zazpiak arte luzatuko da. Ibilaldi honen antolatzailea San Nikolas ikastola...
Bizkaiko Txakolinak %18,5 gutxiago ekoitzi du, eguraldiaren gorabeherengatik
Aurrekoa baino uzta murritzagoarekin ospatuko dute aurten Bizkaiko Txakolinaren jatorri deituraren 30. urteurrena. Joan den asteko asteazkenean Bilbon ospatutako Txakolin Egunean, 2023ko datuak eman zituzten, eta nabarmen jaitsi da kopurua urte batetik bestera: iaz, 2.201.883 kilo mahats jaso zituzten ekoizleek, eta haietatik 1.457.146 litro txakolin lortu dute, 2022an baino %18,5 gutxiago. Eguraldiaren kontrasteari egotzi dio beherakada jatorri deiturako Kontseilu Arautzaileko...
«Beti esaten da etxea babeslekua dela, baina andreentzat ez da izan»
Ibilbide bat da XX. mendetik barrena. Baina gai batzuk errepikakorrak dira: emakumeen eta langileen zapalkuntza, euskararen egoera, desirarekiko zalantzak eta erreparoak, senideen aldeko sakrifizioak. Bilbo inguruan bizi diren hamar emakumeren begietatik erreparatu die ertz horiei Iratxe Ormatza Imatz idazleak (Bakio, 1971) Printzak begietan narrazio liburuan (Elkar, 2023). Ipuin bat idatzi duzu hamarkada bakoitzeko. Zergatik? Ipuin liburu bat egin nahian nenbilen,...
Lehenengo saneamendu sarea Bizkaian
Getxoko auzo baten izena izateaz gain, malakate herrian bertan dauden bost eraikini ematen zaien izena ere bada. Adreiluz eta hormigoiz eginda daude. XX. mende hasieran eraiki zituzten, eta Bilboko ur zikinak hiriburutik itsasora eroateko sortu zen azpiegituraren parte ziren. Bizkaiko lehen saneamendu sarea izan zen. Berez, aireztatze eta kontrolerako putzuak dira. Hondatuta daude, eta Getxoko Udalak zaharberritu egingo ditu. Horretarako...
Indusketak Begoñako basilikan, azpian Vecunia herrixka indigena dagoelakoan
Gabriel Henao jesuitaren XVII. mendeko idazki batean, Axpelueta inguruko galtzada erromatarreko (Lauroeta, Loiu) haitz bat aipatzen da; zera zegoen harrian idatzita: «VECVNIENSIS HOC MUVIERUNT». Hau da, «hau vecuniarrek egin/eraiki/ordaindu zuten». Nortzuk ziren vecuniar haiek? Hipotesi argiena da Vecunia izeneko erromanizatutako herrixka indigena garrantzitsu bateko biztanleak zirela. Baliteke Bilbon egon izana, Begoñan. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Elizbarrutiak Begoñako basilikan...