Santutegi bat Enkarterriko sahastietan

Santutegi bat Enkarterriko sahastietan

​Ondarroan, lantzioak; Galdakaon, mozoloak; Larrabetzun, akerrak; eta Zallan, sorginak. Enkarterriko herri horretako biztanleen ezizenaren sorrera hango San Pedro Zarikete baselizan aurkitu daiteke. Aspaldi, bizkaitarrak zein kanpotarrak joaten ziren hara, sorginkeriak kentzera eta buruko gaitzak sendatzera. Hala ere, baseliza horrek istorio askoz aberatsagoa dauka. Hori deskubritu eta argitara eman nahian dabil hango talde bat, orain dela 30 urtetik. San Pedro Zarikete...

Balioetan txapeldun

Balioetan txapeldun

​Iñigo Crespo kazetariari eta Tomas Ondarra irudigileari Athleticeko Genuine taldearen istorioa bilduko zuen liburu bat sortzeko eskatu zieten. Crespok gogoratu duenez, Ondarraren estudioan bildu ziren lehenengoz. Esan zieten Esteban Feijoo entrenatzaileak kontatuko ziela jakin beharreko guztia, eta Espainiako Ligaren eta Athleticen web orrietan izango zituztela datuak. Daborduko bost denboraldi izan ditu Espainiako Genuine ligak, eta bostetan irabazi dute zuri-gorriek. «Hauek bai...

Jai herrikoien mugimenduak uste du Batuz-Ticket Bai sistemak «arriskuan» jarriko dituela festak

Jai herrikoien mugimenduak uste du Batuz-Ticket Bai sistemak «arriskuan» jarriko dituela festak

​Bizkaiko txosnek Batuz sistemaren barruan sartu beharko dute, eta, izaera juridikoaren arabera, 2025era edo 2026ra bitarteko epea izango dute horretarako. Hala azpimarratu zuen Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, joan den asteko gobernu kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Bilbon. Iruzurrari aurre egiteko eta jardun ekonomikoa kontrolatzeko sistema berria da Batuz —harekin batera doa Ticket Bai faktura elektronikoa—, eta, Arrizabalagak gogoratu zuenez,...

Bilbo ‘grey capital’

Bilbo ‘grey capital’

​Duela hilabete bat —maiatzaren 2an—, 1.200 pertsonak baino gehiagok Bilboko Zorrotza auzoko kaleak zeharkatu zituzten Sader eta Profersa enpresen leku aldatzea aldarrikatuz. Hondakinen kudeaketa jarduera nagusitzat duten bi lantegi horiek, gauero, Zorrotza inguruko eta ibaiaren beste aldeko auzoetako airea kutsatzen dute. Hori dela eta, Zorrotzan, Altamiran, Masustegin, Olabeagan, Basurtun, Deustuko Erriberan, San Ignazion, Elorrietan eta Deustun jasangaitza den usaina eta arnasezina...

35 urtez euskaraz egiten eta eragiten

35 urtez euskaraz egiten eta eragiten

​Duela 35 urte «herri oso erdalduna» zen Durango, Esti Zurikarai durangarrak oroitu duenez. «Imajinatu ere ez duzue egiten». Kalean apenas entzuten zen euskararik, eta, hutsune hori betetzeko asmoz, Berbaro euskara elkartea sortu zuten zenbait herritarrek 1989. urtean. Ordutik, urrats asko egin dituzte euskararen normalizaziorako bidean, eta herrian guztiz errotuta dago elkartea. 35. urteurrena ospatzeko, jaia egingo dute gaur arratsaldean, Plateruena Kultur Aterpean....

Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa egingo dute Mungian, lehenengo aldiz

Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa egingo dute Mungian, lehenengo aldiz

​Ostera ere palaren hiriburu bihurtu da Mungia azken egunotan. Urrezko Pala Txapelketa jokatzen ari dira, baina badu berezitasunik: lehen aldiz, emakumezkoen txapelketa egiten ari dira. Pixkanaka bada ere, emakumeek gero eta presentzia handiagoa dute orain arte gizonezkoentzat soilik ziren zenbait kirol modalitatetan, eta horren erakusgarri izan gura du txapelketak. Joan den asteburuan jokatu zuten lehenengo jardunaldia, eta datozen asteotan izango...

Laminak eta lamiakotarrak

Laminak eta lamiakotarrak

​Antonio Truebak Lamiaren kantua istorioan bildutako kondairaren arabera, XVII. mendean Leioako Berriz mendian Prudentzia izeneko andre bat bizi zen; ondoko baserrian, berriz, Martin. Laiatzeko garaian lanerako elkartzen ziren, eta maitemindu egin ziren. Ezkondu eta gutxira, Martin hil egin zen, gaztainondo batetik erorita. Handik bi hilabetera jaio zen Inazio semea. Prudentzia ahalegindu zen semeak gurasoen bideari jarraitu eta baserrian jarrai zezan, baina...

Larreetan ahaztuta gera ez daitezen

Larreetan ahaztuta gera ez daitezen

​Euskal Herriko mendietan ugariak dira mota guztietako harri pilaketak. Ez dira haitz soilak, ez daude halabeharrez horrela jarrita: garai batean, beren hilak ehorzteko erabiltzen zituzten arbasoek. Horren erakusgarri da Karrantzako Armañongo ingurua. Kareharriz osatutako mendigunea da, eta zaila da harriz osatutako monumentu megalitikoak berezko paisaiatik bereiztea. Orain, baina, ondare hori babesteko, hamahiru kilometro inguruko ibilbide megalitikoa aurkeztu du Bizkaiko Foru...

«Ondo hiltzeak ez du esan nahi Begoñako Amatxuren besoetan hilko zarenik»

«Ondo hiltzeak ez du esan nahi Begoñako Amatxuren besoetan hilko zarenik»

​Maiatzaren 17an eman zuen Bizkaiko Psikologia Elkargoak lehen Psikologia saria, Bilbon. Marije Goikoetxea Iturregi (Mungia, 1961) psikologo eta Deustuko Unibertsitateko irakasleari eman zion. Psikologia beste esparru batzuetara zabaltzen egindako lana goraipatu diote, Begoña Rueda dekanoaren arabera: etikara, bioetikara, osasun arlora eta gizarte zerbitzuetara. Ekitaldia bukatu eta bilera batean parte hartu ondoren elkartu zen Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko Elizbarrutiak Plaza Barrian duen egoitzan....

«Emakume baserritarrek oso mezu indartsuak dituzte»

«Emakume baserritarrek oso mezu indartsuak dituzte»

​Zinemagileen Artean jaialdiarekin batera, emakumeentzako zinema tailer bat ere antolatzen du urtero KCD erakundeak. «Ikus-entzunezkoen bitartez gizartea eraldatzea» izan dute helburu nagusi aurten, eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko emakumeekin elkarlanean aritu da Itxaso Diaz zinemagilea (Gallarta, Abanto, 1976). Elkarren laguntzaz, Zaintzen duten emakume baserritarrak bideoa sortzea lortu dute. Hilaren 28an izango da estreinaldia, 19:00etan, Bilboko Azkuna zentroan. Horren ostean, lanaren inguruan eztabaidatzeko saioa egingo dute, Alicia...