Ibiltzeko makulu baten laguntza behar duen arren, burua oso argi du Ander Manterola Aldekoa etnografo eta abadeak (Zeanuri, 1934). Ibilbide oparoa egin du Elizari eta euskal kulturari lotuta. Eusko Ikaskuntzan ardura postuetan ibili da, Etniker taldearen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren arduraduna da, Labayru fundazioaren buru izan da urte luzez, eta hango Euskal Biblioteka sortu zuen. Hain zuzen ere, Ander Manterola...
Natura, mitologia eta fedea
Urkiolako santutegiko (Abadiño) egungo tenplua 1899an hasi ziren eraikitzen, aurrekoa txiki geratu zelako. 1933an sagaratu zuten, eta, ordutik, zabalik dago. Baina santutegia oraindik bukatu gabe dago. Berez, hirurogei metro luze izan beharko luke, baina horren heren bat baino ez dago eraikita. Beste heren batean, alboko nabeak daude eginda, egun alboetako arkupeak direnak. Erdiko nabearen jarraipena izan beharko lukeen lekuan, lorategi...
Bizkaiko Caritasek 13.000 lagun pasa artatu zituen iaz
Pandemia pixkanaka atzean geratu bada ere, «prekaritateak, bizi baldintza kaskarrek eta bakardadeak» errealitatean «tinko» dirauela ondorioztatu du Bizkaiko Caritasek. Karitate Astea egin dute joan den astean, eta Karitatearen Eguna ospatu zuten zapatuan, Zallan, Ator etxean zaude lelopean. Iazko balantzea egiteko baliatu zuten ekitaldia: denera, 13.090 pertsona artatu zituen erakundeak. Elena Unzueta Bizkaiko Caritaseko zuzendariaren hitzetan, «bi abiadurako gizarte bat» sortzen ari da,...
Moroak eta bozak
Badatoz hauteskundeak berriz ere, eta Europa dugu oraingoan joko zelaia. Urrun gelditzen zaizkigu Estrasburgo, Luxenburgo eta Brusela, Europako Parlamentuak dituen hiru egoitzak. Urrun bezain arrotz, egia esan, gure eguneroko bizitzari eragiten dioten hainbat erabaki bertan hartzen badira ere. Parte hartze baxuko hauteskundeak izaten ohi dira Europakoak, eta ez dute pasio handirik pizten. Uda atarian egoteak ere ez du laguntzen. Pasa...
Dena prest murrizketak indarrean sartzeko
Bilbon ibilgailuen zirkulazioa da kutsadura iturri nagusia, eta horrek, besteak beste, eragin zuzena du airearen kalitatean eta herritarren ongizatean. Egoerari irtenbidea emate aldera, gehien kutsatzen duten ibilgailuek sarbidea mugatua izango dute ekainaren 15etik aurrera Bizkaiko hiriburuan. Egun horretan sartuko da indarrean emisio gutxiko eremua (EGE). Bilboko Udalaren esanetan, hiriaren ezaugarriak kontuan hartzen dituen azterlan bat baliatu dute eredu gisa ordenantza...
Kastillo Bizirik koordinakundea sortu dute Otxandion, parke eoliko berriei aurre egiteko
«Horrelako proiektu bat gelditzea oso zaila da», onartu du Xixili Bengoetxea Kastillo Bizirik koordinakundeko kideak, Otxandioko, Ubideko eta Legutioko (Araba) lurretan eraiki nahi duten parke eolikoari aipamena eginez. Azken asteetan, hiru herri horietako biztanleak buru-belarri ibili dira Bizkaia eta Araba arteko mugan egingo den proiektuari aurre egiteko. Bengoetxeak kontatu du borroka elkarrekin egiteko eta indar handiagoa izateko sortu dutela koordinakundea:...
«Materialen osagaiekin jolastea da kontua»
Laborategietan ere egin daiteke moda jasangarria. EHUko Kimika Makromolekularreko ikerketa taldeak polimeroekin egiten du lan; propietate jakin batzuk dituzten ehunak lortzeko, besteak beste. Ikerketaren inguruan mintzatuko da Leire Ruiz taldekidea (Bilbo, 1977) bihar Balmasedan, La Encartada Modan. Zer ari zarete ikertzen? Makromolekulak edo polimeroak ikertzen ditugu. Plastikoen antzeko materialak, baina jasangarriagoak. Adibidez, ikasle bat itsasoko haize errotak babesteko margoak garatzen ari...
Etorkizuneko oihalen josketa
Jarduera jasangarriagoa garatu beharrak ekonomiaren sektore asko kezkatu ditu, eta, agian industria kutsagarrienetako bat izateagatik, modako diseinatzaile eta zale askok dute ahotan ingurumenaren zaintza, materialen xahuketa saihesteko ahalegina, tindu naturalak erabiltzeko premia, osagai berri eta ez hain kaltegarrietara jotzeko interesa, artisautza moldeak berreskuratzen dituzten jarduerak. Eta joerok agerikoak dira modarekin lotutako ekintzetan. Hala, Balmasedako Encartada fabrika museoan egiten duten La...
Haize berriak ekarri dituzte bertsolaritzara
Izate bat baino gehiago, jarrera bat aldarrikatzen du señora berbak, eta horixe goraipatzen dute Señora bertso sariketaren bitartez. Emakumeei zein hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgaitasuna emateko asmoz sortu zuten 2021ean, eta laugarrenez egingo dute bihar, Portugaleten, Merkatu plazan. «Helburua da marko transfeminista baten barruan bertsolaritzaren lehia birformulatzea eta bertsolarien arteko sareak indartzea», adierazi du Oihana Arana antolatzaileak. Aurten, egun...
«’Babel’ alegoria bat da: ez dugu elkar ulertzen, ezta geure burua ere»
Zerurantz doazen eraikinak dirudite; tartean, Bilboko hainbat daude, hala nola Guggenheim museoa eta Iberdrola dorrea, Angel J. Sanchez (Salamanca, Espainia, 1961) Getxon bizi den argazkilariaren Babel irudi sortan. Argazkien angelu kontrapikatuak areagotu egiten du neurrigabetasun sentsazioa, eta bildumaren izenak berretsi egiten du egituren asmo jainkotiarra. Sanchezek sinbolikoki erabili ditu eraikin horiek, eta hainbat aitortza jaso ditu dagoeneko: azkena, London Photography...