Ondarroako ikur bat Alde Zaharrean dagoen nasapuntakoa da. Udan, asko dira erreka gainean dagoen masta horretatik ibiltzen saiatzen direnak. Herriko jaietan txapelketak egiten dira, eta, jende askok izen ematen duenez, Euskal Herriko I. Nasapuntako Txapelketa antolatzea bururatu zaie, Kevinth Cardona Aurrera Kukaña Taldeko kideak azaldu duenez: «Hainbeste jendek eman zuen izena abuztuaren 17an, non ikusi genuen txapelketa bat egin behar genuela»....
Baltzolako ezkutuko erreinua
Historia eta mitologia uztartzen ditu Dimako Baltzola haitzuloen inguruak. Kondairen arabera, jentilen, laminen eta bestelako izaki mitologiko askoren bizilekua izan zen. Lur azpiko bideetan aritzen diren espeleologoentzat, berriz, interesgarria da hango paisaia karstiko aberatsagatik. Ondare hori guztia biltzeko, ibilbide mitologiko bat ondu du Txumuluxueta elkarteak, Dimako Udalarekin eta Gorbeialde elkartearekin lankidetzan. Hamabi puntutatik igarotzen da, eta QR baten bitartez eskura...
«Ama biologikoa topatu nuenean jakin nuen ez nintzela ostutako ume bat»
Galiziarra da emakumea; haren amak monasterio batean utzi zuen jaioberria zela. Bilboko gizon bat ezagutu zuen, abandonatua orobat hiribilduko Erruki Etxean. Maitemindu egin ziren, eta abandonatutako haur bat adoptatu zuten gerora, Bilbon, ilegalki, eta Parisera eraman zuten. «Zergatik batu gara hiru umezurtz horiek: ama, aita eta hirurok? Nolatan gertatu da hori? Francoren diktadura gure historian dago: 1940ko urteetan, aita eta...
Loaren faseek irudikatu dute gaua
Aitor Gil 2007an hasi zen margotzen, pinturak txikitatik sortu izan dion jakin-minak bultzatuta, gehienbat. Ordutik, ez dio artea sortzeari utzi, baina, urteak pasatu ahala, aski eraldatu dira obrak egiteko erabiltzen dituen teknikak eta baliabide artistikoak. Hasieran, esaterako, margolari autodidakta zen; diziplina handikoa, gainera: «Margotzen hasi nintzen urte hartan, egunero marrazki bat egitera behartzen nuen neure burua, pixkanaka hobetzeko helburuz», gogoratu du Gilek. Urtebete...
Herri bat emakumeena edo
Askotan, larregitan, harrapatzen naute egunerokoaren eta errutinaren zurrunbiloek. Egunen joanaz konturatu orduko joaten dira egutegiaren orriak, eta zaila egiten zait denbora horretan guztian ni presente egon naizela sinestea, hezur eta haragi. Horrelako momentuetan, inoiz baino gehiago, goizak estimatzen hasten naiz. Goiz libre bat albiste on bat da; ezer gutxi egiteko badut, are hobea; eta kalera irten eta kafe bat pintxo...
Bizkaiko dortokak lokalizatzera deitu du foru aldundiak
Bizkaiak baditu bere dortoka autoktonoak —korrontezalea eta mendiko dortoka—, eta, SOS Galapagos proiektuak iragarri duenez, «kalteberak» dira eta «arriskuan» daude. Bi espezie horiek arazoak dituzte ugaltzeko eta bizirik irauteko, eta, gainera, atzerritik datozen dortoka exotikoak edo aloktonoak gero eta gehiago dira lurraldean. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, herritarrei laguntza eskatu diete proiektuko kideek. Egoera «oso larria» da, Xabier Arana SOS Galapagos...
Elkartasunaren alde arineketan
Lasterketa bat baino gehiago da Lasterbidean: euskal presoei zein iheslariei elkartasuna adierazteko modu bat da. Urtero herriz herri lekualdatuz joaten da egitasmoa, eta Abadiñon egingo dute aurten, gaur eta bihar. Hamargarren aldia izango da, eta, horrekin batera, amaiera emango diote ekinaldiari. Kirola eta elkartasuna uztartzea ditu helburu egitasmoak, Oihana Azkorbebeitia Lasterbidean-eko kideak zehaztu duenez: «Elkartasun ekintza bat da, bai babes...
«Kaleak ez dira konfiguratu behar errepideak bezala»
Azken urteetan ugaritu diren kontzeptuen aurretik gertatu zen, artean ez zirela existitzen emisio gutxiko eremuak, esate baterako: 1997an, Pontevedrako Diputazioak (Galizia) aldaketa bat hasi zuen auto kopurua murrizteko, hobeto bizitzea beste helbururik gabe. Ia 30 urte ondoren, oinezkoek metro koadro mordo bat irabazi dute, berroneratzean parte hartu duen Jesus Aser Fole de Navia arkitektoak (Pontevedra, 1966) nabarmendu duenez, eta kaleak...
Auto ilarak beste modu batean konpondu gura dituzte
Gutxienez abendura arte ez dira hasiko Artatza eta Portugalete lotuko dituen urpeko tunela eraikitzen, proiektua onartzeko fasea luzatzen ari baita. Izan ere, joan den azaroan aurreproiektua berrikusteko erabakia hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, inguruko etxebizitza eta ikastetxeetan eragingo dituen ondorioak gutxitzeko zuzenketa batzuk egin gura izan dizkiolako. Inguruko bizilagunek proiektuari ipinitako 75 alegazioetatik 57 onartu ditu aldundiak. Hala ere, kezkatuta...
Hegoaldeko tren saihesbidearen aurka mobilizatuko dira domekan Barakaldon
Hegoaldeko tren saihesbidearen proiektua martxan jartzearekin batera eratu zuten Barakaldon Gorostizako Bide Berdea auzo elkartea, 2017ko abenduan. Hasiera-hasieratik proiektua eteteko eskatzen dabil auzo elkartea, eta hori aldarrikatuko dute domekan egingo duten manifestazioan ere. Kastrexana-Gorostiza bizirik. Gure natura defenda dezagun lelopean, Barakaldoko Herriko plazan hasiko dute mobilizazioa, 12:00etan. «Zenbait urte isilik igaro ostean, alertan jarri gara ostera ere», ohartarazi dute auzo...