Hiria azalberritzeko aingurak

Hiria azalberritzeko aingurak

​Itsasadarrari lotuta egon izan da Bilboren garapena: merkataritzaren eta industria jardueren muina izan zen, eta esanguratsua izan da, halaber, 1980ko hamarkadaz geroztik hiribilduak edukitako transformazioan. Aldaketa ekonomiko horiek guztiak hirigintzan islatu dira, besteak beste, eta moldaketa agerikoa izan da ibaiaren inguruko eremuetan, batik bat: elementu andana batek islatzen du eredu industrialetik zerbitzu eta turismo hirira egindako jauzia; objektu batzuk badira...

Eklektizismoaren jaialdia

Eklektizismoaren jaialdia

​«Eklektikoa». Halakoa da Elorrioko Musikaire jaialdia, Arriola kultur elkarteko Aitor Iriarteren arabera. Izan ere, hainbat estilotako ikuskizunak uztartzen ditu, elorriar eta bisitariei egitarau zabala eskaini ahal izateko. Elkarte horrek kudeatzen du Arriola antzokia aspalditik. «Maiatzetik aurrera antzokiko programazioa bertan behera geratzen denez, uda partean ez zegoen ia ezer Elorrion. Horregatik, pentsatu genuen kultura kalera ateratzea», gogoratu du. Duela mende laurden...

Dastatuarte, gastronomia eta artea uztartzen dituen jaialdia

Dastatuarte, gastronomia eta artea uztartzen dituen jaialdia

​Gaur, 19:00etan, Gorlizko Ibarreta plazan, hasiera emango diote Dastatuarte Food&Art jaialdiari, gastronomia eta artea batzen dituen festibalari. Adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dituzte herrian zehar jarritako bost tokitan: Elizako plazan, San Pedro plazan, Ibarreta plazan, Ondarganan eta Sertutxenan. «Jaialdi hau herriko artea eta gastronomia bultzatzeko jaio zen; zero kilometroko ekitaldi bat da», esan du Nerea Goiri Gorlizko Turismo Bulegoko teknikariak....

Amets egiteko denboraldia

Amets egiteko denboraldia

​Futbolak errebantxarako aukera ematen du. Batzuetan, aste bat besterik ez da itxaron behar. Beste batzuetan, urte asko igaro behar dira. Edonola ere, denboraldi berri bakoitzak balio du orrialdea pasatzeko eta atal berri bat idazten hasteko. Abuztutik aurrera, Amorebieta, Barakaldo eta Sestao River Bizkaiko taldeek sasoi bikain bat izateko eta helburuak betetzeko aukera izango dute, Espainiako Hirugarren Mailan eta Espainiako Futbol...

Etxaburutarren bizileku eta boterearen ikur

Etxaburutarren bizileku eta boterearen ikur

​Kanpotik begiratuta, ikusgarria da. Azpiko haitzek eta eraikina bera bertikala izateak «aireratzear dagoen suziri baten antza» ematen diote, Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariaren arabera. Baina Izurtzako Etxaburu dorrea —gaur egun ikus daitekeena— XVI. mende hasierako eraikin bat da. Ordurako, bandoen arteko borrokak amaituta zeuden, baina gezi leihoen itxura duten baoek eta hormen sendotasunak gotorleku itxura ematen diote. 1980ko hamarkadan, Bizkaiko...

«Itungintza euskal herritarrok definitzen gaituen elementu bat da»

«Itungintza euskal herritarrok definitzen gaituen elementu bat da»

​Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroek eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Itungintzaren iragana, oraina eta etorkizuna. Mitotik haragoko historia eta politika jardunaldiak egin dituzte asteon Gernika-Lumoko juntetxean. Mikel Manzisidor De la Fuente Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakasleak (Bilbo, 1970) De Pactis: Fortun Garcia de Ercilla (2024) argitalpena aurkeztu du: Fortun Garcia Ertzillak XVI. mendean idatzitako De pactis argitalpenaren bertsio kritikoa. Mantzisidorren arabera, Fortun...

Udal igerilekuak greban daudela hasi dute uda Bilbon

Udal igerilekuak greban daudela hasi dute uda Bilbon

​Urtero legez, Bilboko Udalak ekainaren 1ean zabaldu behar zituen El Fangoko, Artxandako eta Txurdinagako kiroldegietan dituen kanpoko udal igerilekuak, baina oraindik bilbotarrek ezin izan dute haiez gozatu. Ez da eguraldiagatik izan bakarrik: Bilbo Kirolak udal enpresak kudeatzen dituen kirol azpiegituretako langileak greban egon dira hilabete osoan, eta uztailean ere hala jarraituko dute. Kiroldegietako gatazka ez da berria Bizkaian. Duela urte...

Basauriko bizilagunek neurriak eskatu dituzte trenek eragiten duten zarata murrizteko

Basauriko bizilagunek neurriak eskatu dituzte trenek eragiten duten zarata murrizteko

​Santurtzitik Urduñara doan trenbidea Bizkaiko hainbat herriren barrutik igarotzen da, eta horrek kalteak eragiten dizkie bizilagunei, zaratagatik gehienbat. Besteak beste, Bilboko Portutik (Santurtzi) merkantziak garraiatzeko erabiltzen da bide hori, eta hortik pasatzen dira, halaber, Renfe Aldirien C3 lineako bidaiari trenak. Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren esku dagoen Adif enpresak kudeatzen du trenbidea, eta hamar urte daramatza linea horretako trafikoak...

Dantzak eta tradizioak batuz

Dantzak eta tradizioak batuz

​Guggenheim museoko armiarma, dantzari bi eta, atzeko aldean, egunsentiko lehenengo eguzki izpiak. Publikoz inguraturik daude artistak, interpretatu beharreko koreografia hasiko duten esperoan; askotariko emozioak dira nabari. Lekuz Leku Hiri Paisaietako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren harira prestatutako emanaldia da, aurreko urteetako edizioren batean ikusleek doan gozatu ahal izan duten horietako bat. Aurten, zehazki, jaialdiaren 20. urteurrena ospatuko dute Bilbon bertan, eta, gaur eta bihar, dantza garaikidearekin lotutako...

Pride? Ez, ni harro

Pride? Ez, ni harro

​Behin izan naiz Madrilgo Ekainaren 28an, Harrotasun Egunean. Lagun bat asteburu-pasa joatekoa zen, eta harekin joan nintzen. Lehen aldia izan zen, eta azkena. Ezin esan gaizki pasatu nuenik. Jendearekin erraz moldatzen den tipo bat naizela uste dut, are gehiago parrandan murgilduta. Baina ikusitakoa ez nuen batere gustuko izan. Barikuan parrandatxoa bota eta gero, zapatuan manifara joan ginen. Manifa… edo dena delakoa. Marka...