Reggaezaleen urteroko topaketa

Reggaezaleen urteroko topaketa

​Beste urte batez, reggaearen hiriburu bilakatuko da bihar Lemoizko Armintza auzoa: Txapel Reggae jaialdiaren 34. aldia egingo dute. Armintzako Jai Batzordeak egun osorako egitaraua prestatu du, eta Euskal Herriko zein nazioarteko artista andana igoko da oholtza gainera. Batik bat, kultura beltzaren aldeko aldarrikapena egingo dute aurten. Eguerdi partean hasiko da jaialdia, 12:00etan. Batukale Samba perkusio taldeak kalejira bat egingo du...

Arrakastaren gatibu

Arrakastaren gatibu

​Aurreko urtean kale egin eta gero, EHZ festibalean izan nintzen duela bi asteburu, Arberatzen (Nafarroa Beherea). Gauzak egiteko beste modu bat badela erakusten du festibalak, eta horrek egiten du handi. Aspalditik izan dut lotura EHZrekin: boluntario gisa hasieran eta bisitari moduan gaur egun. Festibalak eskaintzen dituen proposamenen artean nik aspaldi egina nuen hautua: Gorka Urbizu zuzenean ikustea. Haren fana naiz, oso...

Bilboko metroa modernizatzeko, 37 tren erosiko dituzte 2027tik 2033ra bitarte

Bilboko metroa modernizatzeko, 37 tren erosiko dituzte 2027tik 2033ra bitarte

​«Hurrengo hamarkadetako metroa prestatzen ari gara: metro seguruagoa, edukiera handiagokoa, eta gaurko eta biharko eskariei egokitua», ziurtatu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak Bilboko metroaren mantentze lantegian, Sopelan. Astelehenean izan zen han, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera egindako bisitan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri dute 736 milioi inbertituko dituztela, erdi bana, garraio publikoa indartzeko eta berritzeko. Metroaren eraberritzeak hiru...

Ordenantza berriak, terrazak lehengoratzeko

Ordenantza berriak, terrazak lehengoratzeko

​COVID-19-aren pandemiaren garaian, tabernei eta jatetxeei kalteak arintze aldera, udalek behin-behineko neurri batzuk hartu zituzten. Horietako bat, terrazen hedapena izan zen: kalean mahai eta aulki gehiago ipintzeko lizentziak onartu zituzten, eta esparru publikoko tarte handiagoa utzi zieten —esate baterako, aparkaleku batzuk ere erabili zituzten terrazak kokatzeko—. Pandemiaren hasieratik lau urtera, terraza berri horietako asko desagertu dira, baina ez guztiak. Esparru...

Boterearen ikur eta bizilagunen sinbolo

Boterearen ikur eta bizilagunen sinbolo

​Inguruko bizilagunek beste esangura bat eman zioten Ereñozarri (Ereño), Mikel Neira arkeologoaren arabera: «Jaunaren eta botearen ikur izatetik herriaren sinbolo izatera pasatu zuten». Izan ere, duela hamarkada bat pasatxo egindako indusketetan topatu zutenez, XI. mende hasieratik XIII.era arte gaztelu bat egon zen tontorrean, baina, XIV. mendean ereñarrek euren eliza nagusia eraiki zuten leku hartan, eta euren hildakoak ere han ehortzi...

«Leku guztietan ditut ezagunak irratiari esker, eta anekdota asko ere bai»

«Leku guztietan ditut ezagunak irratiari esker, eta anekdota asko ere bai»

​Enpresa ikasketak egin zituen Mikel Astelarrak (Muxika, 1958). Gerora, baina, ez du sekula horretan jardun: irrati esatari aritu da Bilboko Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. Zorion agurrak bidaltzeko tartean gidari izan da urte luzez, eta kirol esatari moduan ere ospea lortu du. Erretiroa hartu berri du. Gernika-Lumoko zesta eskolako presidentea da egun, eta politikagintzan ere aritu izan da. Gernika-Lumoko Jai...

Babesleku klimatikoen ekoiruzurra

Babesleku klimatikoen ekoiruzurra

​Joan den astean, Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak babesleku klimatikoen kanpaina aurkeztu zuen. Beste urte batez, geure burua balizko berotik babesteko gomendagarriak izan daitezkeen lekuak aurkeztu dituzte. Horien artean, hainbat motatako eraikinak daude, egoitza instituzionaletatik, museo edo merkatal zentroetaraino.  Eraikin zerrenda horietan ez da agertzen, adibidez, hirian dauden institutu eta eskola publikoetatik batere. 30etik gora izan arren, baliabide falta eta instalazioen berrikuntzarik eza direla eta, gure seme-alabek...

Azpiko ondarea, desagertzear

Azpiko ondarea, desagertzear

​Ordezkatze prozesuetan, sarri aurreko egoeraren arrastoak geratzen dira. Bilboren kasuan, bi fenomenok egiten dute bat: ia erabateko eraldaketa bat, batetik; eta hark ia irentsitako industria eta arrantza iraganaren lorratzak, bestetik. Moiletan eta Deustuko Erriberan barrena, zoladurak berriak dira, baita hiri altzariak ere, baina, bat-batean, itsasadarrera jaisten den eskailera bat agertzen da, jada erabiltzen ez dena eta likaz josi dena denboraren...

Hiria azalberritzeko aingurak

Hiria azalberritzeko aingurak

​Itsasadarrari lotuta egon izan da Bilboren garapena: merkataritzaren eta industria jardueren muina izan zen, eta esanguratsua izan da, halaber, 1980ko hamarkadaz geroztik hiribilduak edukitako transformazioan. Aldaketa ekonomiko horiek guztiak hirigintzan islatu dira, besteak beste, eta moldaketa agerikoa izan da ibaiaren inguruko eremuetan, batik bat: elementu andana batek islatzen du eredu industrialetik zerbitzu eta turismo hirira egindako jauzia; objektu batzuk badira...

Eklektizismoaren jaialdia

Eklektizismoaren jaialdia

​«Eklektikoa». Halakoa da Elorrioko Musikaire jaialdia, Arriola kultur elkarteko Aitor Iriarteren arabera. Izan ere, hainbat estilotako ikuskizunak uztartzen ditu, elorriar eta bisitariei egitarau zabala eskaini ahal izateko. Elkarte horrek kudeatzen du Arriola antzokia aspalditik. «Maiatzetik aurrera antzokiko programazioa bertan behera geratzen denez, uda partean ez zegoen ia ezer Elorrion. Horregatik, pentsatu genuen kultura kalera ateratzea», gogoratu du. Duela mende laurden...