Harrien memoria nahasia

Harrien memoria nahasia

​Gertakariek arrastoa uzten dute harrietan, eta, geruzak azaleratzen badira, flyschetan gertatzen den legez, begi bistakoa egiten da iragan hori. Bilboko Itsasmuseumeko zuzendari Jon Ruigomezen arabera, flyschetan Paleogenoaren lorratzak antzeman daitezke —orain dela 65 milioi urte hasitako aroa, dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoaren ostekoa—, baina baita Bizkaiko industrializazioarenak ere. Adibide bat: museoaren dikeak 1868an eraiki ziren, ontziak konpontzeko, baina 1902an Euskalduna ontziolek...

Mendeurrena beteko dute pedalkadaka

Mendeurrena beteko dute pedalkadaka

​Ospakizun urtea du aurten Getxoko Zirkuituak: mende bat beteko da lehendabiziko zirkuitua antolatu zutenetik. Parisko Olinpiar Jokoen eraginez, abuztuaren 11ra arte atzeratu behar izan dute txirrindularitzako lasterketa —uztailaren 31ren bueltan antolatu ohi dute normalean—, baina aurreko aldietako formatu bera izango du. Mikel Guinea Getxoko Punta Galea txirrindulari elkarteko lehendakariak aitortu du «beldur pixka bat» ematen diela eguna aldatzeak, baina eguna...

Hondakinak ikertzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko zentro bat sortuko dute

Hondakinak ikertzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko zentro bat sortuko dute

​Bizkaiko Foru Aldundiak oraintsu bidali du Hiri Hondakinen Plan berria Batzar Nagusietara, eztabaidatu eta onartzeko. Hark zehaztuko ditu datozen urteetarako Europako Batasunak eta foru aldundiak berak ezarritako helburuak eta horiek lortzeko estrategiak. Horretarako tresna berri bat izango du herrialdeak udazkenetik aurrera: WLB Waste Lab Bizkaia —hondakinen laborategia, euskaraz—. Bizkaiko parke teknologikoan egongo den hondakinen kudeaketarako eta herritarrak sentsibilizatzeko ikerketa eta...

Bilboko Udalak 74 hobekuntza egingo ditu hiriburuko zortzi barrutietan 2027ra bitarte

Bilboko Udalak 74 hobekuntza egingo ditu hiriburuko zortzi barrutietan 2027ra bitarte

​Bilboko Udalak 2024-2027 aldirako Auzokide Plana onartu du. Haren bitartez, 74 hobekuntza egingo dituzte datozen lau urteetan hiriburuko zortzi barrutietan: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga eta Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde, eta Basurtu eta Zorrotza. Herritarrek askotariko proposamenak aurkeztu dituzte, eta horietako batzuk aukeratu dituzte. Auzoetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzea dira herritarren artean gehien aipatu diren proposamenetako batzuk, Eider Inunziaga Euskarako, Herritarren...

Zornotzako Udalak aspaldi margotutako mural bat ezabatu du, sortzaileak berritu duenean

Zornotzako Udalak aspaldi margotutako mural bat ezabatu du, sortzaileak berritu duenean

​Desadostasun bat piztu da Zornotzan, udalak Martzel do Nascimento artistak (Bilbo, 1997) margotutako murala ezabatu duelako. Inori abisu eman barik, uztailaren 9an, 05:00etan, Heldu izeneko margolana margo grisez tapatu zuten udal langileek. Do Nascimento azalpen eske dabil, eta hainbat herritarrek ere erakutsi dute desadostasuna udalak hartutako erabakiarekin. «Udal gobernuari eskatzen diot kultura errespetatzeko, nire lana errespetatzeko eta zentzuz jokatzeko. Kultura...

Despedidea

Despedidea

​Heldu da eguna. Hauxe duzue nire azken zutabea. 2023-2024ko ikasturtea bukatu da, eta ikasle onak bezala (barka nazatela irailerako zerbait utzi dutenek…), merezitako udako oporrak ate joka dauzkat. Kirolarien kasua ere jar nezake adibide gisa, baina ez dakit alderaketa oso egokia den. Futbolean kopa eta ligaren burrunba lausotu den bitartean, beste kirolari batzuk buru-belarri dabiltza; arraunlariak edo gaur abiatuko diren...

Kostaldean ere aparkatu ahal izateko

Kostaldean ere aparkatu ahal izateko

​Hondartzara, portuan paseatzera edo gastronomiaz gozatzera, milaka lagun joaten da udako hilabeteetan Bizkaiko kostaldeko herrietara. Eta asko dira bigarren etxebizitza itsasotik gertu duten bizkaitarrak ere. Ondorioz, gehienetan hirukoiztu egiten da biztanleria udan. Turismoaren sektorearentzat onuragarria da, baina arazoak ere sortzen ditu. Berbarako, urte osoan bertan bizi direnek aparkatzeko arazoak izaten dituzte. Hainbat herrik aspaldi hartu zituzten neurriak. Aurten, Lekeitiok, Plentziak...

Esku bi iturri batean elkartuta

Esku bi iturri batean elkartuta

​Biak bat eta biena. Adostasuna eta batasuna adierazten dituen lelo hori irakur daiteke Mungiako Alkartasuna iturrian. Udaletxearen aurrean dago, Matxin plazaren eta Euskal Pizkundea etorbidearen artean, herriaren ikur den eta Erdi Aroko grafiaz idatzita dagoen M maiuskula handi baten ondoan. XIX. mende bukaerakoa da, Mungia biek elkarlana abiatu zutenekoa; izan ere, garai hartan izen bereko udalerri bi egon ziren elkarren...

Non dago Bilbo?

Non dago Bilbo?

​Desindustralizazioak ekarri zuen hiri eredu berriaren ondorioek oraindik irauten dute Bilbon. Fabriken itxierarekin batera nagusitu zen krisi ekonomikotik ateratzeko, flotagailu baten moduan aurkeztu ziguten turismoaren erronka. Promes bat nagusitu zen: garapen ekonomikoa bizkortuko zuen jarduera berri horrek, galdutako lanpostuak berreskuratu eta biderkatuko zituen, eta hiria nazioarteko mapan kokatuko zuen.  Modu berean, hiriaren urbanismoa eraldatu egin zen. Hobeto esanda, hiriaren zona baten...

«Bezeroak ezin du sentitu jatetxe guztietan antzeko gauzak jaten dituela»

«Bezeroak ezin du sentitu jatetxe guztietan antzeko gauzak jaten dituela»

​Daniel Garcia Gomez (Valdefuentes de Sangusin, Espainia, 1953) 15 urte zituela hasi zen sukaldean. Duela 56 urte, Bilboko Zortziko jatetxea sortu zuen, familiakoekin. Uztailaren 13an itzali zuten sukaldeko sua behin betiko. Astelehenetik eguaztenera lokala desmuntatzen ibili dira. Langileak aurrera eta atzera dabiltzala egin du berba Bizkaiko Hitza-rekin, martitzen goizean. Argazkilariak leihotik begira egin dio argazkietako bat. «Hau da aurrerantzean egingo...