Emakumeen futbolaren gaineko interesa handitu den neurrian, kirola praktikatu nahi duten haurrak ere ugaritu dira. Hala ere, mutilen aldean ezberdintasunak dituzte oraindik.
Sailkatugabeak
Motzean
Amets bat? Ez da hain erraza erantzutea. Asko ditut, eta bat aukeratzea zaila da, baina, batez ere, familiarentzat eta herriarentzat onena. Zaletasun bat? Asko ditut, baina itsasoa esango dut. Jateko: arraina ala okela? Okela. «Itsasontzi baten» dio abestiak. Nora joango zinateke? Mundu guztia zeharkatuko nuke, lehorraren aldamenetik. Nabigatzeko itsaso bat? Geurea: Bizkaiko itsasoa. Bermeon biziko...
Lamiako leheneratzeko beste modu bat nahi dute
Leioako Udalak indarrean dagoen HAPOa moldatu gura du, Lamiakoko hezegunea eta ingurua lehengoratzeko. Auzo elkartekoa proiektuaren aurka agertu da; besteak beste, eraiki nahi den etxe kopuruagatik. Udalak urritu egin du egitasmoa.
66: inbertsioa, milioi eurotan
Bizkaiko Foru Aldundiak 66 milioi euroko inbertsioa egin beharko du Sollube aldean BI-631 errepidea berritzeko. Foru aldundiak ordainduko du kostu osoa. Gastua “handia” dela onartu duten arren, “beharrezko inbertsioa” dela azpimarratu dute agintariek.
Trenbidea bide berde bihurtuko dute Durangon
Trenbide zaharra bide berde bihurtzeko proiektua onartu du Durangoko Udalak: bidegorria, oinezkoentzako pasealekuak eta anfiteatro bat atonduko dituzte. Mañaria errekaren gaineko metalezko zubia berreskuratu dute, eta katenari elementuak farola bihurtuko dituzte.
Txorierrirako trenbide zaharra, bide berde
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak bide berde bihurtuko dute Bilbotik Lezamara arteko trenbide zaharra. Diputazioak Nekazaritza Ministerioari utziko dizkio lurrak, eta ministerioa arduratuko da 7,5 kilometroko ibilbidearen mantenuaz.
Hondartza artifizial bat Santurtzin
Santurtziko Udalak portu alderako plana onartu du, herria itsasora gerturatzeko. Aurki abiatuko dute proiektua aukeratzeko lehiaketa publikoa. Helburuetako bat da Agirre lehendakariaren pasealekuan hondartza artifizial bat egitea, berdegune, harmaila eta eguzkia hartzeko guneekin.
Bertso Munduko Emakumeen Topaketa, bihar
Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen bigarren Topaketa egingo dute bihar, Algortan (Getxo). Helburu nagusia da bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea; besteak beste, bertsolariak, gai jartzaileak, epaileak eta antolatzaileak. Poteoa eta bertso bazkaria egingo dituzte, eta Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi ariko dira bertsotan.
Musika egitea musikatik kanpo egon ohi diren elementuekin
A. Igartua Aristondo Itogin baten zarata dirudi. Tantak erortzen ari dira, azkar, metalezko ontzi batean. Erritmoa ezartzen dute. Eta, bat-batean, piano baten notak aditu dira. Eta aurrerago, batuko dira klarinetea, paperaren soinua, arroz aleen zarata beiraren kontra, Milango (Italia) tranbiaren tarrapata, eta hango institutu bateko bi atezainen berba xuxurlatuak, zutabe baten atzean hitz egiten. Doinu...
Getxoko Galeako gotorlekua
Helbidea. Galea errepidea, 36. Getxo. Ordutegia. Nahi denean bisita daiteke, ez baitago sarreraren beharrik.