Trenbidea bide berde bihurtuko dute Durangon

Trenbide zaharra bide berde bihurtzeko proiektua onartu du Durangoko Udalak: bidegorria, oinezkoentzako pasealekuak eta anfiteatro bat atonduko dituzte. Mañaria errekaren gaineko metalezko zubia berreskuratu dute, eta katenari elementuak farola bihurtuko dituzte.