66: inbertsioa, milioi eurotan

Bizkaiko Foru Aldundiak 66 milioi euroko inbertsioa egin beharko du Sollube aldean BI-631 errepidea berritzeko. Foru aldundiak ordainduko du kostu osoa. Gastua “handia” dela onartu duten arren, “beharrezko inbertsioa” dela azpimarratu dute agintariek.