Bertso Munduko Emakumeen Topaketa, bihar

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen bigarren Topaketa egingo dute bihar, Algortan (Getxo). Helburu nagusia da bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea; besteak beste, bertsolariak, gai jartzaileak, epaileak eta antolatzaileak.

Poteoa eta bertso bazkaria egingo dituzte, eta Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi ariko dira bertsotan.