Iritzia

Kabidu munduen!

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Egunerokotasunean etxea txukun antzean mantentzeko ohiturarik ez dugunok etxe osoa ordenatu behar izaten dugu noizean behin. Eta egun horiek, behar baino gauza gutxiago bota, txarto gordeta zeudenak hobeto gorde, eta existitzen zirela ere ez genekien ertzen batzuk garbitzeko egunak izaten dira.

Zifrak eta hizkiak

Igor Elordui Etxebarria

Zifrak eta hizkiak, gaztelaniaz Cifras y letras eta frantsesez Des chiffres et des lettres, 1990eko hamarkadako Espainiako eta Frantziako telebistetako saio ospetsua izan zen. Akordatuko zarete asko eta asko. Hamabosteroko zutabetxo honi izenburu bat jarri behar eta hori otu zait. Izenburu hotza da, zenbakiak direla esaten duten bezala, aseptikoa. Egia esan, dei niezaiokeen Elkartasuna ez da delitua, 47ak herrian, Bihar denok Bilbora edo halako zeozer: argiagoa, sakonagoa, sentituagoa... Baina, badaezpada, ikusten denez, oraindino komeniko da Espainiako Guardia Zibil, epaile eta enparauak despistatzeko moduko goiburua ipintzea.

Neurrian

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Umetan ahizpak eta biok oporretan urrun joan gura izaten genuen, berdin zuen nora, kontua urrun joatea zen. Garai hartan, guretzat urrunera joatea zen Benidormera edo Erromara joatea, baina gure oporrek ez zuten urruneko lekuen itxurarik hartzen.

Agur

Igor Elordui Etxebarria
Behin irakurri nuen agur berba, segurutik, latinezko augurium-etik datorrela (seinale, zantzu, iragarpen...), eta, horrexegatik, norbaiti agur esatean, agur ematean, euskaldunok zorterik onena opatzen diogula agur egiten diogun horri.

Laguna

Nerea Ibarzabal

Badut lagun ikusezin bat oso berezia. Duela lau urte ezagutu genuen elkar. Iraila zen, ni Istanbulen nengoen. Sarri xamar elkartzen gara ordutik orain nagoen lekuan, denen bistan. Lagun berezia da, lagun asko direlako lagun bakarrean. Berezia da, berak gehiago ezagutu nauelako ni denbora honetan, nik bera baino. Ez da erraza bion arteko komunikazio zuzena, baina sumatzen dut beti dagoela hor, entzuten, bere iritzi, adostasun edo ezadostasunekin. Horrela onartu ninduen berak bere bizitzan, eta nik bera neurean, elkarri zerbait ederra edo gutxienez zerbait eskaintzeko intentzioz.

Tourist, remember ;-)

Igor Elordui Etxebarria

Buenvenue. Benvenuto. Willkommen. Welcome... Kanpoan, oporretan, nabil egunotan. Asago xamar, gainera; aditzen dugun erdara gaztelania ez den eremuetan. D'ou viens tu? Da dove vieni? Woher hommst du? Where are you from?... Lanak adierazteko, galdetzen digutenean, euskaldunak garela, ez garela espainolak ("ez frantsesak", gehitzen dugu bonus track gisara). Je ne suis ni espagnol ni française, je suis basque.

Gorputzaldi arraro hau

Nerea Ibarzabal

Gaurkotasuneko albisteren bati heldu nahi nioke, baina badirudi udan ezin dela, ez? Ezin dela edo… gutxiago inporta duela gertatzen den edozerk. Ze hemen bakoitza hasi da bere opor egunetarako geratzen diren orduak zenbatzen atzeraka, kendu daitezela denak paretik. Lehen udak eternoak ziren; ekainaren 20tik irailaren 9ra bitartean zenbat mundu eta bizi osorako oroitzapen. Baina uztaila trantsizioko hilabete itogarri bilakatzen da langile bilakatzen zaren momentutik aurrera. Gorputzaldi arraroa, ezin duzu gehiago baina oraindik ezin duzu amore eman guztiz.

Ikusi-makusi

Igor Elordui Etxebarria
Zer ikusi? Gauza bat ikusi. Zelan hasten da? Hasten da, hasten da... "a"-tik. Argia? Nola argia, laztana; ez, ez da argia. Aulkia? Ez, ez da aulkia. Abioia? Non ikusten duzu zuk abioi bat, alabatxu?

Hondarraren azpian

Nerea Ibarzabal

Norvegiako irla batean ezagutzen dugun denboraren kontzeptua deuseztatzea proposatu dute, hiru hilabete irauten duten gauek eta egunek bestelako antolaketa bat eskatzen dutela irudituta. Bakea transmititzen du imajinatze hutsak, ezta? Zerbait askatzea da denbora desagerraraztea, pisu bat kentzea. Etorkizuna suntsitzea, bizitza oraintzea. Eta iragana? Iragana ere desaktibatuko luke erlojuak itzaltzeak? Erlojurik gabe, egutegirik ere ez litzatekeelako egongo, eta hortaz urterik ere ez, urteurrenik ere ez, data ahaztezinik ere ez.

Hesia urraturik

Igor Elordui Etxebarria

Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik, gorputzaren mugetatik, aske sentitu nahirik" dio Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantaren estrofa batek. Gauza jakina da kantua Fernando Aire Xalbador bertsolariaren omenez egin zuela Letek, hura hil eta gutxira. Beraz, zerikusi gutxi daukate Xalbadorren hesi, lotura eta mugek aipatuko ditudan beste hesi, lotura eta mugekin. Baina badago bietan, ostera, guztiaren gainetik dagoen gurari bat: aske sentitzeko nahia.