Zifrak eta hizkiak

Igor Elordui Etxebarria

Zifrak eta hizkiak, gaztelaniaz Cifras y letras eta frantsesez Des chiffres et des lettres, 1990eko hamarkadako Espainiako eta Frantziako telebistetako saio ospetsua izan zen. Akordatuko zarete asko eta asko. Hamabosteroko zutabetxo honi izenburu bat jarri behar eta hori otu zait. Izenburu hotza da, zenbakiak direla esaten duten bezala, aseptikoa. Egia esan, dei niezaiokeen Elkartasuna ez da delitua, 47ak herrian, Bihar denok Bilbora edo halako zeozer: argiagoa, sakonagoa, sentituagoa… Baina, badaezpada, ikusten denez, oraindino komeniko da Espainiako Guardia Zibil, epaile eta enparauak despistatzeko moduko goiburua ipintzea.

Urtebete ETA desegin zela; zortzi urte, ia 3.000, egun bere jardun armatua behin betiko utzi zuela eta, halere, astelehenean 47 euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dituen azken (?) makroepaiketa hasiko da, 11/13 sumariokoen makroepaiketa. 47 auzipetu, 601 urteko zigor-eskaera, 117.600 euro isunetan.

Jesus Mari. Fran. Javier. Amaia. Joxean. Jon. Nagore. Gorka. Eneko. Imanol. Sergio. Ibon. Jon. Roberto. Nagore. Oscar. Jose Manuel. Eneko. Beñat. Ane. Ekain. Mikel. Asier. Jose Luis. Jon. Egoitz. Aintzane. Aitziber. Arantza. Naia. Arantza. Ainhoa. Jaione. Iñaki. Ane. Amaia. Eukene. Aiert. Kepa. Onintza. Atxarte. Alfonso. Haizea. Fernando. Oihana. Izaskun. Nagore. Herrian.

Euskal presoak diren espetxe guztietara Euskal Herritik dagoen distantzia neurtuz gero, kasik 30.000 kilometro dira (Lurraren perimetroa, esate baterako, 40.000 kilometrokoa da).

Jesus Mari. Jose Ramon. Aitzol. Eneko. Jesus Maria. Pedro Maria. Orkatz. Karmelo. Lierni. Alicia. Alvaro. Igor. Eider. Harriet. Juan Ramon. Patxi. Ugaitz. Andoni. Alberto. Lexuri. Alonso. Javier. Beatriz. Xabin. Asier. Gorka. Ana Belen. Lola. Zigor. Aurken. Gregorio. Jose Antonio. Luis. Oskarbi. Galder. Unai. Beinat. Iñigo. Mattin. Emilio. Oihane. Juan Jesus. Santiago. Angel. Jagoba. Antton. Marta. Irkus. Josu. Ion. Josune. Juan Carlos. Arkaitz. Ibai. Iban. Mikel. Jose Luis. Egoitz. Imanol. Jose Mari. Francisco Jose. Diego. Agurtzane. Ainhoa. Oier. Jose. Iñaki. Joanes. Faustino. Sergio. Jon Mirena. Liher. Aitor. Bittor. Fernando. Karlos. Iker. Irantzu. Agustin. Julen. Guillermo. Balbino. Endika. Manex. Sebasten. Jose Angel. Xabier. Maite. Oskar. Aitziber. Olatz. Maria. Manex. Idoia. Jose Maria. Sebas. Urko. Gurutz. Olga. Rufino. Iratxe. Juan Mari. Roberto. Jose Lorenzo. Gotzon. Joseba. Ismael. Raul. Fermin. Juan Luis. Kepa. Juan Manuel. Gregorio. Jon. Francisco. Ekaitz. Ion Kepa. Marixol. Izaskun. Iratxe. Didier. Garikoitz. Alaitz. Oihan. Iurgi. Lorentxa. Itziar. Frederik. Jon Gurutz. Jakes. Ibon. Jurdan. Ander. Eta umeak. Herrira.

Honen artikulu honen lerroburua izan zitekeen Elkartasuna ez da delitua, 47ak herrian, Bihar denok Bilbora edota, baita ere, beste barik, Euskal presoak Euskal Herrira.