Trapagaranen, Larreinetako funikularraren kabina zaharra ikusgai ipini dute, eta azpiegituraren eta meatzaritzaren historia kontatzen duten baliabideekin osatu.
Gordailua
Muga zehazteko eta bekatua barkatzeko
Durangoko Kurutziagako bide gurutzea XVI. mendean egin zuten. Gaur egun, Kurutzesantu museoan dago; gurutzearen, egoitza duen ermitaren, Vera Cruz kofradiaren eta Durangoko heresiaren historia kontatzen dio bisitariari.
Iraganeko hari amaigabea
Balmasedako La Encartada lantegia ehungintza lantzeko ireki zuten. Prozesu osoa egiten zuten bertan. Gaur egun, makinak martxan jartzen ari dira ostera.
Gerraz eta bakeaz gogoetan
1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa kontatzeko sortu zuten Gernikako Bakearen Museoa. Egun, memoria ez ezik, bakea eta giza eskubideak ere lantzen dituzte.
Porturako bidea erakusten
Lekeitioko Santa Katalinako itsasargia Itsas Nabigazio Tekniken Interpretazio Zentroa da 2010etik. Nabigazio teknikak ezagutu, eta Elantxoberainoko itsas bidaia birtuala egin daiteke. Andreek ekonomian izandako garrantzia ere erakusten dute.
Ertz batetik bestera, zintzilik
Portugalete eta Getxo artean eraiki zuten munduko lehen transbordadore zubia, ganadua eta gurdiak eroateko. 2006an Unescok gizadiaren ondare izendatu zuen.
Hegaztien aireportua
Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek hamar urte bete ditu asteon. Biosfera erreserbako eremuak eta ekosistemak aztertzen dituzte, horiek kontserbatzeko neurriak hartze aldera.
Arrantzatu duen herria
Elantxobeko Kofradiaren eta Arrantzaren Museoa iaz ireki zuten, portuan. Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren historia bildu dute bost paneletan.
Abertzaletasuna hastapenetatik
Azarotik, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Bilboko Sabin Etxean du egoitza. Lehen Aberri eguna, ikurrinaren sorrera, Emakume Abertzale Batzaren historia eta beste ezagut daitezke.
Itsasoari lotua, ezinbestean
Santurtzik itsasoarekin arlo guztietan duen eta historikoki izan duen lotura erakusten du bertako Itsasoa museoak. 1600. urtetik gaur egunera arte herrian izan duten bizimodua islatzen du.