Arrantzaren tradizioa berreskuratzeko asmoz, Santurtziko Udalak 'Agurtza' itsasontzia barku-museo bihurtu du. Horrek arrantzaleen bizitza nolakoa zen ezagutzeko aukera ematen du.
Gordailua
Herri txiki bat inperioan
K.o. I. mendetik IV. mende ingurura arte, erromatarren herri bat egon zen Foruan. Teknologiari esker, orduko bizimoduaren berri izan daiteke bisita gidatuetan.
Fedea, euskaraz eta vietnameraz
Elorrioko Balendin Berriotxoa museoan santuaren bizitza kontatzen dute, herrian jaio zenetik egungo Vietnamen martiri hil zuten arte. Santa Ana komentuan dago.
Mahats eta prentsa artean
Txakolinaren historia eta hura egiteko prozesua azaltzen dituzte Bakioko Txakolingunean, 2014tik. Bisita gidatuan txakolina probatzeko aukera ere badago.
Nortasunaren biltegi
Rober Garai eta Alber Palomera artisten eskutik, Ereño museoa ireki dute izen bereko herrian. 2017an Garandape harrobian sortu zuten instalazioari lotuta osatutako proiektua da.
Samina eta memoria
Bilbo frankistengandik babesteko sortu zen burdin hesiari, 1936ko gerrari eta hark sortutako sufrimenduari buruzkoak kontatzen ditu Berangoko Burdin Hesiaren Oroimen Museoak.
Bide batek sortutako herria
Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroak herria zeharkatzen duen errege bidearen eta hiribildu sortu zeneko bizimoduaren ingurukoak azaltzen dizkio bisitariari.
Berriztik mundura, misiolarien eskutik
Mesedeetako Ordenak Berrizen duen klausurako komentua zelan bihurtu zen misioetarako institutu kontatzen du Margarita Maria museoak. Historia ez ezik, misioak dituzten herrialdeen historia ere ezagutu dezake bisitariak.
Lanbide bat baino gehiago
2018an sortu zuten Zeberion Errementari Museoa. Herriko azkeneko errementaria izan zen Jose Añibarrroen sutegia eta ferratokia dituzte ikusgai, besteak beste.
Barakaldoren alde ezkutuak
Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa eskolako umeei euren hiria ezagutarazteko hezkuntza programatik sortu zen. Bisita gidatuak eta jarduerak ere antolatzen dituzte.