Getxoko Galea lurmuturrean gotorleku bat eraiki zuen Bizkaiko jaurerriak 1743an. Eraikinak hainbat funtzio bete ditu historian: Bizkaiko lehen itsasargia izatea, esaterako.
Gordailua
Nekaldiko irudiak, Aste Santuaren zain
Bilboko Aste Santuko prozesioetan irteten diren irudietako batzuk elizetan daude, baina ez gehienak. Horiek gordetzeko eta urte osoan ikusgai jartzeko sortu zuten 2001ean Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoa, Zazpikaleetako alondegi zaharrean.
Hiribilduko atea eta aduana
XII. eta XIII. mendeen artean eraiki zuten Balmasedako Muzako zubia. Hiribildua aduana zen, eta zubian kontrolatzen zituzten handik igarotzen ziren salgaiak.
“Sistoren” euskal kapera
XVI. mendean eraiki zuten Ibarrangeluko San Andres eliza. Herbehereetako eta Frantzia iparraldeko hainbat elizek bezala, zurezko sabai polikromatua du. Harrizkoa dela dirudi lehen begi kolpean.
Euskaraz eta euskaldunez
Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentro berrituak euskara zer den eta euskaldunentzat beren hizkuntzak zer garrantzi duen azaltzen dio bisitariari.
Lehorra eta itsasoa, elkarri keinuka
XIX. mendean eraiki zuten Bermeon Matxitxakoko itsasargi zaharra. XX. mende hasieran bigarrenak hartu zion lekukoa, gaur egun martxan dabilenak. Zaharra zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko begiratokia da 2014tik hona.
Gorputz eta arimen babesleku
X. mendeko ermita baten gainean sortu zuten Ziortzako kolegio eliza. Monasterioa da egun. Bizkaiko organorik zaharrena du, eta Errenazimentuko estiloko klaustro bakarra.
Ugazabena eta zerbitzariena
Leioako Artatza jauregia Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoak eraiki zuen, XX. mende hasieran, Victor Txabarri eta Maria Josefa Poveda senar-emazteen eta familiaren bigarren bizileku izateko.
Gerrako dorretxetik ipuinetako gaztelura
Euren ondasunak beste leinuen erasoetatik babesteko eraiki zuten butroetarrek Butroeko dorretxea. 1879an erabat eraberritu zuten, Frantziako gaztelu erromantikoen itxura emanez. Gaur egun inguruko parkea baino ezin da bisitatu.
Muinoko sastraken azpiko gaztelua
Balmasedako gazteluaren muinoan Erdi Aroko eta karlistaden garaiko gazteluen arrastoak daude. Unescoren Kultur Paisaiak eta Ondarea katedra 2020tik dabil indusketa lanetan. Ikerketei esker, jakin da gaztelua X. mendekoa dela, eta ez XIII.ekoa.