Merkataritza bide garrantzitsu batek zeharkatzen zuen Lanestosa, eta hura hartu zuten ardatz herriko lehen etxeak egiteko, XIII. mendetik aurrera. Berezi egiten dituzte dingilizka dauden zurezko korridoreek. Egun, ondo kontserbatzen dira.
Gordailua
Tradizio heterogeneoaren isla
Lekeitioko Mendieta ontziolaren egituran egurgintzako bi molde islatzen dira: zurajea eta erriberako zurgintza. 1917an sortu, eta 1990eko hamarkadara arte erabili zen.
Zuhaitzen bilduma zabal bat
EHUko Bizkaiko Campusaren eremuan, Leioa-Erandio artean, hamahiru hektareako Arboretuma dago. 2008an inauguratu zuten; ehunka zuhaitz mota landatu dituzte.
Industrializazio aroko fabrika baten arrastoa
1894an sortu zuten Muruetako teila fabrika, eta, 1931ra arte, adreiluak, teilak eta hodiak sortzea izan zen haren lana. Trena erabiltzen zuten sortutako materiala Bizkai osora zabaltzeko. Gaur egun, tximinia eta labe "berezia"; bisitatu daitezke.
Zeanuriko erreketako uraren indarra
XIX. mendearen bukaeran, Zeanurin sei burdinola eta hamazortzi errota zeuden. Gehienak bertan behera utzita dauden arren, batzuk zaharberrituta daude. Urtero, errotak ezagutzeko ibilaldia egin ohi dute maiatzean. Aurtengoa etzi egingo dute.
Txakolinaren jauregia
XVII. mendean eraikitako bizileku biko baserria da Leioako Mendibile jauregia. Gaur egun, Bizkaiko Txakolina jatorri izenaren egoitza da, eta txakolinaren inguruko jarduerak egiten dituzte.
Aurreneko baserrien aztarna
XVI. mendekoa da Zamudioko Kadaltso, euskal baserrien lehenengo belaunaldikoa. Jatorrizko ezaugarri batzuei eusten die, nahiz eta urteekin egitura aldatu den.
Otoitzaren eta armen hiria
XV. mendean, frantziskotarrek Bizkaiko komenturik garrantzitsuenetakoa eraiki zuten Bilbon. XIX. mendean, militarrek kuartel bat eraiki zuten haren gainean. Aztarnategi bat da egun, eta bisitatu daiteke.
Ondarroaren harrizko bihotza
Ondarroako kofradia zaharra 1920an eraiki zuen Pedro Gimon arkitektoak. 1969an arrantzaleak portuko kofradia berrira joan ziren. 2002tik Turismo bulegoa da.
Naturaren eta artearen sinbiosia
Landare eta eskultura ugari biltzen ditu Gueñesko Arenatzarte parkeak. XX. mendearen hasieran, Leandro Urrutiak eta Josefina Galdamesek Urrutia jauregia eta lorategia sortu zituzten, eta orain dela urte gutxi gehitu dituzte artelanak.