Bizkaia

Bideokamera eske, lapurretak saihesteko

LEMOA. Lemoako EAJk bideokamerak eskatu ditu landa eremuko auzoetarako. Baliabide horien helburua lapurretak saihestea izango litzateke. Zinegotzi jeltzaleen esanetan, horiek ipiniz gero lapurreta gutxiago egongo litzateke. Araño, Aristi-Rekalde, Iturritxe eta Elorriaga auzoetarako eskatu dituzte. Ohartarazi dute ipintzekotan kokalekua ez litzatekeela jakinarazi behar.

Aurten, iaz beste diru izango du Arratiako Mankomunitateak

Arratiako Udalen Mankomunitateak 2014rako aurrekontua onartu du. Iaz bezala, aurten ere 2.648.300 euro izango ditu inbertitzeko. Hala ere, bada aldaketarik: adibidez, enplegura bideratzeko Lanbidetik jasotako diru sorta 52.000 eurotik 83.000 eurora i...

Enkarterrik presidente liberatua izango du

Enkarterriko Udalen Mankomunitateko presidente lanak ardura berezia eskatzen duela-eta, osoko bilkurak erabaki du aurrerantzean lanaldi erdirako liberatzea. Hala, orain arteko presidente Ruben Edesak utzi egin du, eta Esther Lasa aukeratu dute ordezko...

Antzerkia eta kirola San Anton egunaren aurretik

MUNGIA. San Anton eguna datorren astean izango bada ere, asteburu honetarako hainbat jarduera antolatuak dituzte Mungian. Gaur, briska txapelketa izango da. Bihar, Olalde Museoaren inaugurazioa antzezlana taularatuko du Mungialdeko Antzerkizale Elkart...

Eskalada murru bat jarriko dute Trapagaranen

TRAPAGARAN. Suhiltzaileen parkea zegoen lekuan eskalada murru bat jarriko du Trapagarango Udalak. 70.000 euroko inbertsioa egingo dute foru aldundiak utzitako eraikinean kirol horretan ibili ahal izateko. Murrua prest egongo da uda bukaerarako edo uda...

Trenbide sare errentagarriak

Mungiako EH Bildu osatzen dugun alderdi guztiok betidanik egin dugu apustu trenaren alde, eta horrela jaso genuen gure herri programan.Erabaki politiko batek kendu zigun trena, erabaki politiko batek baino ez, eta galera hori urteetan ari gara jasaten...

Lurrari lotutako proiektuak abian

Urte berria lur berriekin hasi dute nekazaritza eta abeltzaintza alorretan buru-belarri aritu beharko duten bederatzi gaztek. Martxan jarriak dira bederatzi lursail, bederatzi gazte eta beste horrenbeste etorkizunerako asmo. Foru aldundiak laugarren a...

Naia del Castilloren azken lana, Marzana espazioan

BILBO. Naia del Castilloren Fluxuak azken lana ikusgai egongo da gaurtik aurrera Bilboko Marzana espazioan. Bertan, Jean Louis Gaulten desioari buruzko galderak planteatu ditu artistak: "Zer nahi duzu nigandik?". Galdera horri beste bi gehitu dizkio: ...

Amsterdamera astean bost hegaldi jarriko dituzte

LOIU. KLM Herbehereetako hegazkin konpainiak astean bost hegaldi jarriko ditu Bilbo eta Amsterdam lotzeko, datorren maiatzaren 26an hasi eta urriaren 25era bitartean. Astelehen, eguazten, bariku, zapatu eta domeketan izango dira hegaldiok. Embraer 190...