Naia del Castilloren azken lana, Marzana espazioan

BILBO. Naia del Castilloren Fluxuak azken lana ikusgai egongo da gaurtik aurrera Bilboko Marzana espazioan. Bertan, Jean Louis Gaulten desioari buruzko galderak planteatu ditu artistak: “Zer nahi duzu nigandik?”. Galdera horri beste bi gehitu dizkio: “Nor naiz? Eta non nago?”. Galdera horiei erantzun zehatzik eman ezin izateak sortzen duen antsietatea ageri da haren lanetan. Horien oinarri dira ur zorrotada baten azpian bueltaka ari diren emakumeen argazkiak.