Antzerkia eta kirola San Anton egunaren aurretik

MUNGIA. San Anton eguna datorren astean izango bada ere, asteburu honetarako hainbat jarduera antolatuak dituzte Mungian. Gaur, briska txapelketa izango da. Bihar, Olalde Museoaren inaugurazioa antzezlana taularatuko du Mungialdeko Antzerkizale Elkarteak, Olalden. Etzi, mendi-bizikleta martxa abiatuko da 10:00etan, Matxin plazatik.