Amsterdamera astean bost hegaldi jarriko dituzte

LOIU. KLM Herbehereetako hegazkin konpainiak astean bost hegaldi jarriko ditu Bilbo eta Amsterdam lotzeko, datorren maiatzaren 26an hasi eta urriaren 25era bitartean. Astelehen, eguazten, bariku, zapatu eta domeketan izango dira hegaldiok. Embraer 190 hegazkin bat erabiliko dute hegaldi horietarako. Ehun bidaiarirentzako lekua dauka.