Bizkaia

“Kementsu, indartsu eta beldur barik”

Saskibaloi jokalari paralinpiarra da Asier Garcia. Eta Bidaideak BSR taldeko liderra. Zapatuko partiduan lortutako 72 puntuetatik 30 hark lortu zituen. Sekulako partida jokatu zuen, berriro ere. Eta ligako bigarren faseko gainontzeko partidetan ere in...

Errenazimentuko artistak inspiratu zituzten andreak gogoan

Maitasuna bere testuinguruan izeneko hitzaldia emango dute gaur, Bilboko Berreginen Museoan. San Valentin eguna baliatuko dute horretarako. Hain zuzen ere, Errenazimentuan euren edertasunagatik ospetsu bilakatuta, garaiko humanistengan maitasunak pizt...

Martxa egingo dute bihar, Bediatik Igorrera

BEDIA. Arratiek badeko etorkizune, eraiki deigun dinamikaren baitan martxa egingo dute bihar. Bediako Incoesa enpresatik abiatuko da 11:00etan, eta Igorren bukatuko da 13:00 inguruan. Ekitaldia egingo dute iritsitakoan.

Joera berriak ikertzen dituzte parkeko enpresek

Goi mailako teknologia garatzen duten enpresak batzen dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Ohiko enpresetatik haratago doaz, eta ikerketa, joera berriak eta produktuen garapena dituzte helburu. Bikaintasun teknologikoa bilatzen dute. Hori ho...

Piedadeko artea zenbat gizendu den neurtzeko eguna

San Valentin eguna modu soil bezain bitxian ospatu ohi dute Zeanuriko Eleizondo auzoan. Hain zuzen, Piedadearen ermita aurrean dagoen artea neurtzeari ekingo diote beste urte batez.12:30ean egingo dute neurketa. Duela 55 urte ekin zioten lan horri ele...

Ikastaroetatik erakusketetara

Igorreko Udala duela bost urte hasi zen margolaritza mintegiak antolatzen. Ordutik, urtean sei larunbatetan, Ines Medinak gidatutako tailerrak egiten dituzte. Saio horietan margotzen ikasi, eta beraien kontura hasi dira lanean Bizkaiko hainbat herrita...

327

Iaz foru aldundiaren aholkularitza jasotako nekazariak. 327 nekazaritza ustiapen ibili ziren iaz foru aldundiaren nekazaritza aholkularitzaren programan. 145.000 euro inbertitu zituen higiene, elikadura segurtasun eta hobekuntza genetikoan.

Meatzaritzaren sustraietarantz

Meatzaritzak izan duen garrantziaz jabetuta, jarduera bera eta meatzarien lana gogorarazteko programa abiatu du Bilbo Historikok: Bilboko Meatzeak. Hainbat erakusketak, hitzaldi ziklo batek eta bisita gidatuek osatzen dute.

Kultur egitasmo horren bitartez, "motor ekonomikoa eta Bilbo eta Bizkaia garatzeko elementu erabakigarria izan zen meatze jarduerara" hurbildu gura dituzte belaunaldi berriak. Horretarako apirilera bitartean hainbat jarduera egingo dituzte.

Eguaztenean inauguratu zuten programari hasiera eman dion erakusketa: Bilbo Historikoko Meategiak maketen bilduma. Bilboko Berreginen Museoan dago ikusgai, eta hainbat alor ezagut daitezke. Besteak beste, mineralak erauzteko prozesu osoa. Haien tratamendua eta garraioa irudikatzen duten hogei maketa jaso dituzte. Meategi baten anatomia ere badago. Horrez gain, itsasadarreko zamaketetaraino bagonetak, zaldiak edota tren txikiak erabiliz egiten zuten lehorreko garraioa zer-nolakoa zen ezagutzeko aukera izango da.

Bestalde, kaietan zeuden kargatzeko tokiak identifikatu dituzte. Horien artean, Martzana, Urazurrutia eta Ibenia aldea ikus daitezke. Baita Miribilla eta Muturreko Meategia eremuak lotzeko itsasadarraren gainetik igarotzen zen tranbiaren irudikapena ere. Lan horiek guztiak Jaime Laita artistak egin ditu.

Maketez gain, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak utzitako argazkiak eta garai hartako meatzariek erabiltzen zituzten jatorrizko piezak jaso dituzte erakusketan. Meatzaritza pil-pilean zegoen garaiko lan eta bizimodu latzak gogora ekarriko dituzte erakusketa horren bitartez.

Apirilera bitartean, baina, jarduera gehiago izango dira. San Frantzisko auzoan dago Bilbo Historiko, eta haren Expogelan Emilio Cobosen All Iron instalazioa ikusteko aukera izango da, martxoaren 6tik aurrera.

Martxoaren 13an, bestalde, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan Meatze Auzoa pintura erakusketa zabalduko dute. Ignacio Ipiña artistaren margolanak jasoko dituzte bertan. Horrez gain, datorren hileko azken zapaturako interpretazio ibilbideak antolatu dituzte San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko meatze eremuetatik. Meatzaritzari buruzko gaian sakontzeko, gainera, hitzaldi ziklo bat prestatu dute. Historialariek, profesionalek eta idazleek meatzaritza gizartearen alde guztiak ulertarazten lagunduko dute. Martxoaren 22an eta 23an, gainera, programa kalera ateratzeko asmoz, Burdin Festa ospatuko dute, Martzanako kaian.