Aldarrikapena aspaldikoa bada ere, Bilbo da Hego Euskal Herriko hiriburuen artean emakumeen etxerik ez duen bakarra. Datu esanguratsua da, Marta Perez eta Yolanda Jubeto Bilboko Koloretxe elkarte feministako kideen arabera. Izan ere, halako tokiak «babesgune bat» dira, elkarrekin «saretu» ahal izateko eremuak. Bilbon emakumeen etxe bat lortu bitartean, Koloretxe elkarteak lokal bat ireki du San...
Asteko Gaiak
Artea, afiziotik ofiziora
Hiriaren eguneroko erritmo frenetikoa eten ezinda, hara eta hona dabil jendea Bilbo erdigunean, presaka. Horien artean, herritar batek pizten du arretarik handiena: adi-adi dago kristalezko erakusleiho bati begira. Kristalaren beste aldean, kolore, material eta neurri askotariko artelanak daude erakusgai, eta, barrura begiratuz gero, lanean ari da jendea. Atea ireki, eta berehala iritsi da pintura usaina...
Eztabaida, azpiegituren inguruan
Iaz bezala, aurten ere hauteskundeek bideratuko dute eztabaida politikoa. Oraindik egun zehazteko badago ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira; baita Europako Parlamenturakoak ere. Ekonomian, hazkunde motela aurreikusi dute, eta herrialdeko enpresek Batuz sistemari lotuta hasi dute urtea. Epeak betetzen badira, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Euskal Museoa berritzeko obrak aurten bukatuko dituzte. Guggenheim museoa Busturialdera...
Lehenengoz, emakumea
Hauteskunde urtea izan da aurtengoa. Maiatzaren 28an udal eta foru hauteskundeak izan ziren, eta horrek normalean baino ikusgaitasun handiagoa eman ohi dio tokiko politikari. Hala ere, 2019ko bozekin alderatuta, abstentzioak bost puntu egin zuen gora Bizkaian. Oro har, herrialdean EAJk behera egin zuen —50.000 boto galdu zituen—, eta EH Bilduk gora. PSE-EEk eutsi egin zion,...
Bizkaian bi udalerrik bakarrik jakinarazi dute tentsio handiko eremu izan nahi dutela
Euskal herritar askorentzat buruhaustea da etxea aldatzea. Are gehiago, azken urteetan geroz eta geroago doaz gazteak gurasoen etxetik: Bizkaian, batez beste, 31 urterekin emantzipatzen dira gazteak; hau da, Europako Batasuneko beste herrialdeetan baino bost urte geroago. Arrazoiak asko izan daitezke; enplegu iraunkor baten falta, esaterako. Hala ere, Bizkaiko alokairuen kasuan, gazteei zein helduei eragiten dien ezaugarri bat dago:...
Lan asko, baina langile gutxi
Mugarri bat ezarri zuen COVID-19ak zaintzaren esparruan. Itxialdian, agerian utzi ziren ezintasunak oro har, eta zahar etxeetako egoera makurra nabarmendu zen bereziki: aurretik, langile kopurua ez zen nahikoa zerbitzu egoki bat emateko; eta birusa heldu zenean, ezinean ibili ziren beharginak, segurtasun neurri andana baten artean, kutsatutako lankideen lana bete ahal izateko, enpresa askotan ez baitzuten...
Bizkaiko garraioaren sare publikoa berritu nahi du foru aldundiak
Sei ekintza eramango dituzte aurrera legegintzaldian, eskaintza hobetze aldera. 195 milioi euro jarriko dira planerako; diputazioaren aurrekontuaren %12. Bizkaibusi eragingo dio gehienbat.
Finalerako hautagaiak, prest
Larunbat honetan hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea, Berrizen. Txapelketan lehen aldiz kantatu duten bertsolari gazteek "maila ona" eta "freskotasuna" erakutsi dute kanporaketetan.
Euskarari bizkarra ez emateko, kalera
Euskalgintzaren Kontseiluak nazio manifestazioa antolatu du larunbat honetan Bilbon, azken hilabeteetan euskarak pairatutako "oldarraldi judiziala" salatzeko. Bizkaiko hamaika eragilek deialdiarekin bat egin dute, eta mobilizazioan izango dira.
Pantailen lilurak kezkatuta
Seme-alaben lagunak smartphonearekin ikusteak arduratuta, guraso taldeak sortu dira ikastetxeetan. Telefonoa emateko adina atzeratu nahi dute, eta emango dietenerako prestatu nahi dituzte seme-alabak, egoki erabil ditzaten.