Asteko Gaiak

Bestelako aisialdi eredu bat helmuga

Bestelako aisialdi eredu bat helmuga

​Aurreneko aldiz, Lasterka Askatasunera egitasmoa egingo dute bihar, Bilbon. Bizkaiko 11 gazte konpartsek eta eragilek antolatu dute, eta independentzia eta euskaldunen komunitatea jarriko dituzte erdigunean, beste kontu batzuen artean. «Aisialdi eredu alternatibo» batean ardaztutako egitaraua prestatu dute, eta antolaketa lanetan gazteak aritu badira ere, herritar guztiei egin diete jarduera horietan parte hartzeko deia. 11 gazte...

Metal zaharrei, haize berriak

Metal zaharrei, haize berriak

​Lehenagotik ere jotzen zen, baina, Bizkaian, XVIII. mendekoak dira dultzainari buruzko lehen aipamen idatziak. Herrialdean historia luzea duen musika tresna da, beraz. Hala ere, gaur egun ez dago oso hedatuta; batez ere, kalejirekin eta erraldoien konpartsekin lotuta dago. Eta dultzainero historikoak ezezagunak dira gehienentzat. Hori aldatzeko asmoz, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak joan den mende hasierako zazpi...

Bermeo, sorterria erakustoki

Bermeo, sorterria erakustoki

​Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014), Benito Barrueta (Bermeo, 1873-1953), Jose Mari Urzelai (Bermeo, 1903-Busturia, 1979). «Hara zenbat artista, zenbat margolari eta sortzaile herrian», azpimarratu du Bermeoko Barrueta Arte Elkarteko presidente Pedro Laspiurrek. Barrueta eta Urzelai margotzen ari ziren sasoian jaio zen Basterretxea, eta Laspiurrek uste du giro horrek izan zuela eraginik harengan. Biekin izan...

Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan

Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan

​«Eredua bera da, kapitalarena: erakunde publikoen legitimotasuna lortzen dute, kanpainak finantzatzen dituzte, eta, garapenaren eta aurrerapenaren izenean, landa inguruan bizi direnei kalte egiten dieten logikak inposatzen dituzte», esan du Kolonbiako Cajarmarcako Resistencias fundazioko Daniel Camilok. Kasu baten eta bestearen arteko aldeak nabarmenak diren arren, Camilok antzekotasunak ikusi ditu bere sorterriko ahuakate ekoizpenean oinarritutako monolaborantzaren eta...

Ia hutsetik euskaldundu dutenak

Ia hutsetik euskaldundu dutenak

​Lea-Artibai da Bizkaiko eskualderik euskaldunena. Herritarren %80,23 euskaldunak dira han, Eustaten 2021eko estatistiken arabera. Beste muturrean dago Enkarterri, eta ez soilik geografikoki: inkesta beraren arabera, herritarren %31,58 dira euskaldunak. Datuei erreparatuta, Enkarterriko egoera ez da ona, baina aitortzekoa da azken berrogei urteetan eskualdea euskalduntzeko egin duten ahalegina. Izan ere, 1981eko inkestaren arabera, %1,02 ziren euskaldunak...

Parkinsona, bizitzara egokituta

Parkinsona, bizitzara egokituta

​Dopamina gabeziak neuronen funtzioen endekatze prozesu bat abiatzen du, eta horrek eragina du mugimenduaren kontrolaz, koordinazioaz, trebezia muskularraz eta posturaren kontrolaz arduratzen den garunaren zatian. Hortxe parkinsonaren funtsa. Oinarri horretatik harago, ordea, ugaritu egiten da kasuistika: izan ere, askotariko sintomekin ager daiteke gaitza, eta oso zehatza izan daiteke eri bakoitzak behar duen tratamendua. «Pertsonak adina...

Hamaika modu, plan bakarra

Hamaika modu, plan bakarra

​Berrogei urteko lehortearen ondoren, athleticzaleek aspaldian baino gertuago ikusten dute gizonen taldeak Espainiako Kopa irabazteko aukera —andreek 2014an irabazi zuten azkenekoz—. 2009tik, bost final jokatu dituzte gizonek, eta guztiak galdu; baina, oraingoan, gailentzeko aukera dutela iradokitzen dute gabarraren planifikazioak, Bizkaiko kale eta balkoiak bete dituzten bandera mordoak, eta leku publikoetan ipinitako dekorazioak. Egunotan herrialde historikoa...

Laikoak, kristau ospakizunen buru

Laikoak, kristau ospakizunen buru

​Atxondok ia 1.400 biztanle eta lau parrokia ditu: San Pedro, Apatamonasterion; San Migel, Arrazolan; San Joan, Axpen; eta San Martin, Martzaan. Aste Santuko egunotan urteko jai nagusiak ospatzen ari dira haietan biltzen diren kristau komunitateak. Baina, gaur egun, ez dago behar beste abade lauretan dagozkien eukaristia, ospakizun eta otoitzaldietan buru izateko. Horregatik, urtero, haietako batean elkartzen...

Arnasketa arazoen eragile

Arnasketa arazoen eragile

​«Aztertu ditugun hamalau ikastoletatik hiruk besterik ez dute betetzen airearen kalitate ona bermatzeko Europako Batasunaren egungo araudia», adierazi du Francisco Garcia Sagarrak ekologista taldeko kolaboratzaileak. Garbiñe Angulo elkarte horretako beste kolaboratzailearekin batera, Basauriko hezkuntza zentroetako airearen kalitatea neurtzeko ikerketa egin du. «Lehenengo, Salamancan [Espainia] egin zuen Ecologistas en Accion elkarteak, duela lau urte, eta, azterketa...

Korrika pasatzeko irrikan

Korrika pasatzeko irrikan

​Bi urteko itxaronaldiaren ostean, atzo abiatu zen Korrika, 23.a, Irunen (Gipuzkoa); giroa ezin hobea zen, eta elkartasun sentsazioa zabaldu zen jende artean. Bizkaian, ordea, bestelakoa da egoera: sei egun igaro behar dira oraindik ere Korrika herrialdera heldu arte, eta, ondorioz, urduritasuna da egunotako emozio nagusia. «Nik ardura sentitzen dut. Herritarrak ilusioz beterik daude, eta nabaritzen da Korrikaren zain...