Asteko Gaiak

Begirik bildu ezinda

Begirik bildu ezinda

​Asteburua noiz iritsiko zain igarotzen dute askok astea. Bilbo erdigunean bizi diren bizilagunek, ordea, «tentsioz» bizi dute asteburuaren etorrera. «Ostegunetik igandera, zarata itzela egoten da auzoan; ezin da lorik egin», kontatu du Lourdes Llorens Bilboko Uribitarte Anaitasuna bizilagunen elkarteko lehendakariak. Bilboko Abando auzoko zarata aztertu du auzo elkarteak, eta nabarmendu dute «asteburuero-asteburuero» gainditzen dela Osasunaren...

Suizidioa saihesteko planaren lehen urratsak

Suizidioa saihesteko planaren lehen urratsak

​2023ko uztailean argitaratu zituen Eustatek suizidioaren inguruko azken datuak: 91 pertsonak beren buruaz beste egin zuten duela bi urte Bizkaian. 2021eko estatistikekin alderatuta, nabarmen handitu da lurraldean bizi diren eta beren burua hiltzeko erabakia hartzen dutenen kopurua. Suizidioa ikertzeko eta prebenitzeko plataformaren arabera, 73 suizidio kasu izan ziren duela hiru urte Bizkaian; 2022an baino 18...

Kirolarientzako herri bat

Kirolarientzako herri bat

​Sari bat da herri edo hiri batek kirolaren inguruan egindako lana aitortzeko, eta, era berean, erakusleiho bat da ahalegina ikusgarri egiteko. Aurten, Basauri izango da Europako Kirol Hiria. ACES Bruselako erakunde pribatuak egiten du izendapena hautagaitza aurkezten duten udalerrien artean. Urte bat da, baina aurretik egindako ibilbide bati erreparatzen dio, eta hauspoa ematen dio ekimenari...

Garraiobidetzat hartzen hasi dira

Garraiobidetzat hartzen hasi dira

​Bizkaitarren %92k bizikletaz ibiltzen dakite, eta erdiek bizikleta bat daukate eskura. Hala ere, bizkaitarren %38 baino ez dira ohiko edo noizbehinkako erabiltzaileak. Astean behin edo gehiagotan erabiltzen dutenak %13 dira. Gehienbat, kirolarekin (%49k) eta osasunarekin (%44k) lotzen dute, eta, batez ere, aisialdirako eta kirolerako erabiltzen dute, hurrenkera horretan. Dena den, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako Bizikletaren...

Babesgune baten beharra

Babesgune baten beharra

​Aldarrikapena aspaldikoa bada ere, Bilbo da Hego Euskal Herriko hiriburuen artean emakumeen etxerik ez duen bakarra. Datu esanguratsua da, Marta Perez eta Yolanda Jubeto Bilboko Koloretxe elkarte feministako kideen arabera. Izan ere, halako tokiak «babesgune bat» dira, elkarrekin «saretu» ahal izateko eremuak. Bilbon emakumeen etxe bat lortu bitartean, Koloretxe elkarteak lokal bat ireki du San...

Artea, afiziotik ofiziora

Artea, afiziotik ofiziora

​Hiriaren eguneroko erritmo frenetikoa eten ezinda, hara eta hona dabil jendea Bilbo erdigunean, presaka. Horien artean, herritar batek pizten du arretarik handiena: adi-adi dago kristalezko erakusleiho bati begira. Kristalaren beste aldean, kolore, material eta neurri askotariko artelanak daude erakusgai, eta, barrura begiratuz gero, lanean ari da jendea. Atea ireki, eta berehala iritsi da pintura usaina...

Eztabaida, azpiegituren inguruan

Eztabaida, azpiegituren inguruan

​Iaz bezala, aurten ere hauteskundeek bideratuko dute eztabaida politikoa. Oraindik egun zehazteko badago ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira; baita Europako Parlamenturakoak ere. Ekonomian, hazkunde motela aurreikusi dute, eta herrialdeko enpresek Batuz sistemari lotuta hasi dute urtea. Epeak betetzen badira, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Euskal Museoa berritzeko obrak aurten bukatuko dituzte. Guggenheim museoa Busturialdera...

Lehenengoz, emakumea

Lehenengoz, emakumea

​Hauteskunde urtea izan da aurtengoa. Maiatzaren 28an udal eta foru hauteskundeak izan ziren, eta horrek normalean baino ikusgaitasun handiagoa eman ohi dio tokiko politikari. Hala ere, 2019ko bozekin alderatuta, abstentzioak bost puntu egin zuen gora Bizkaian. Oro har, herrialdean EAJk behera egin zuen —50.000 boto galdu zituen—, eta EH Bilduk gora. PSE-EEk eutsi egin zion,...

Bizkaian bi udalerrik bakarrik jakinarazi dute tentsio handiko eremu izan nahi dutela

Euskal herritar askorentzat buruhaustea da etxea aldatzea. Are gehiago, azken urteetan geroz eta geroago doaz gazteak gurasoen etxetik: Bizkaian, batez beste, 31 urterekin emantzipatzen dira gazteak; hau da, Europako Batasuneko beste herrialdeetan baino bost urte geroago. Arrazoiak asko izan daitezke; enplegu iraunkor baten falta, esaterako. Hala ere, Bizkaiko alokairuen kasuan, gazteei zein helduei eragiten dien ezaugarri bat dago:...

Lan asko, baina langile gutxi

Lan asko, baina langile gutxi

Mugarri bat ezarri zuen COVID-19ak zaintzaren esparruan. Itxialdian, agerian utzi ziren ezintasunak oro har, eta zahar etxeetako egoera makurra nabarmendu zen bereziki: aurretik, langile kopurua ez zen nahikoa zerbitzu egoki bat emateko; eta birusa heldu zenean, ezinean ibili ziren beharginak, segurtasun neurri andana baten artean, kutsatutako lankideen lana bete ahal izateko, enpresa askotan ez baitzuten...