BILBO. Bizkaiko EAJk urriaren 4an hasiko du udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko prozesua, baina dagoeneko iragarri du nortzuk proposatuko dituen ahalgungai nagusi eta Batzar Nagusietako presidentzarako hautagai izendatzeko: Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Ana Otadui Batzar Nagusietako burua. Atzo eman zuen izenen berri, eta herenegun jakin zen Unai Rementeria ahaldun...
Politika
Pausoak pauso, oraindik “bide luzea” daukate aurretik euskal presoek
Sare Herritarrak hitzaldia egingo du gaur Durangon, egungo espetxe politikan emandako pausoak eta herriko presoen egoera azaltzeko. Joseba Azkarraga bozeramaileak aintzat hartu ditu aurrerapausoak, baina ohartarazi du Euskal Herriratzeetan eta gradu aldaketetan bidea egiteko dagoela oraindik.
Alderdiz kanpoko herrigintza
Herri bakoitzak bere arrazoia izan du hautagaitza independentea sortzeko: agintean egondako alkatearen gobernatzeko moduak haserrea eragin duelako, herriko polarizazioa gainditzeko, ohiko alderdietan konfiantza falta zegoelako... Halere, gogoeta berak dituzte.
Gerran ostua itzuli dute Gautegiz Arteagara
Zortzi hamarkadatik gora egin du Gautegiz Arteagako batzokiko ikurrinak Euskal Herritik kanpo. Faxistek ostu zuten herritik, eta EAJk berreskuratu egin du. Gaurtik asteartera arte egongo da udaletxean, 10:00etatik 14:00etara.
Enklabearen enklabea
Urduñak enklabe txiki bat du Burgosko Valle de Losan; gutxienez, XV. mendetik. Hango udalak bere HAPOan beretzat jo du. Jabetza aldarrikatu eta HAPO berrian sartzeko asmoa iragarri du Urduñak.
Bilborako hiri agenda berria
Beharbada, herritarren kopuru handi batek ez du jakingo egun hauetan Bilboko HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria onartu dela. Datozen hamarkadetarako hiriaren hirigintza politikak markatuko dituen hiri eraketa, aspaldiko tresna juridiko eta urbanistikoa, berandu dator, eta gizartearen parte-hartze txikiarekin. Ez da kontu hutsala. Hiriak nola eratzen diren gai garrantzitsua da, eta horrek zuzeneko eragina du...
Zalantzak eta ilusioa
Ia lau hamarkada daramate usansolotarrek Galdakaotik bereizteko desanexio prozesuan. Domekan bozkatuko dute udalak antolatutako kontsultan, eta Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
Egia jakin nahi dute
Jon Ugutz Goikoetxea izan dute gogoan asteburuan Derion. Egiari Zor fundazioak esan du bertsio ofizialaren arabera derioztarrak bere buruaz beste egin zuela guardia zibilez inguratuta zegoela, baina familiak eta ingurukoek ez dute sinisten. Sekretu Ofizialen Legea indargabetzeko eskatu dute.
Iñigo Gutierrez hirugarren gradura itzultzeko manifestazioa gaur
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Algortako preso horri ezarria zioten gradua. Gutierrezek dauka espetxetik atera berri den 3 urteko alabaren tutoretza.
Bilboko aurrekontua “inbertsiogilea eta jasangarria” izango da
Aburtok esan du inoizko kopururik handiena izango dutela: 633 milioi. Saneamendu lanak eta ur-hornidura sarearenak nabarmendu ditu. Oposizioak negoziatzeko eskatu dio, gizarte politikak indartzeko.