Elixabete Etxanobe, ahaldungai nagusia EAJn

Elixabete Etxanobe, ahaldungai nagusia EAJn

BILBO. Bizkaiko EAJk urriaren 4an hasiko du udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko prozesua, baina dagoeneko iragarri du nortzuk proposatuko dituen ahalgungai nagusi eta Batzar Nagusietako presidentzarako hautagai izendatzeko: Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Ana Otadui Batzar Nagusietako burua.

Atzo eman zuen izenen berri, eta herenegun jakin zen Unai Rementeria ahaldun nagusiak alderdiari esan ziola 2015ean hartutako konpromisoa beteko duela: bere lehen inbestidura saioan iragarri zuen “soilik agintaldi bi” egingo zituela.