San Frantzisko auzoko zenbait eragilek bultzatu dute egitasmoa. Helburu nagusietako bat da auzoko bizilagunei etxegabetzeen inguruan dituzten eskubideak ezagutaraztea.
Albisteak
Historia, hormetan itsatsita
Kike Infame komikilariak eta Alex Oviedo idazleak Bizkaiko mila kartel inguru jaso dituzte 'Hormetan' liburuan, 1975. urtetik orain artekoak: badira soziopolitikoak, kulturalak, baita kirolari eta merkataritzari lotutakoak ere. "zaera efimeroa gorabehera, gure memoriaren parte dira".
Historia kontatzeko manera
Euskal komikigintza ezagutarazteko, 'Komikia: euskal komikia 1975etik' erakusketa ibiltaria hartuko du Ugaoko Jane jauregiak otsailaren 3ra arte. Kike Infame eta Mikel Begoñak komisariatu dute.
Errota gehiago Enkarterrin
Euskal Haizie enpresak sei haize errotako parke bat ipini nahi du Gordexola, Gueñes eta Zalla artean. Enkarterri Bizirik plataformak berriztagarrien beste eredu bat eskatu du.
EAJren gehiengo osoa gertu dago inkestetan
Diputazioaren enkarguz egindako inkesta baten arabera, maiatzeko foru hauteskundeetan 25 edo 26 batzarkide eskuratuko lituzke EAJk. EH Bilduk batzarkide bi gehiago lortuko lituzke; hamabi, denera.
Gerrako dorretxetik ipuinetako gaztelura
Euren ondasunak beste leinuen erasoetatik babesteko eraiki zuten butroetarrek Butroeko dorretxea. 1879an erabat eraberritu zuten, Frantziako gaztelu erromantikoen itxura emanez. Gaur egun inguruko parkea baino ezin da bisitatu.
Bilbo faraonikoaren porrota
40 urte dira Erandio, Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Erregimen frankistak anexionatu zituen, hiri berri bat sortzeko. Udalak ez zuen ia inbertsiorik egin herriotan, atzean geratu ziren, eta desanexio grina piztu zen. Uste dute ordutik beste herrien mailara iritsi direla.
Txotx egitea, oztopoak oztopo
Bizkaiko sagardogileek uzta "eskasa" izan dute: 89.000 litro edari ekoitzi dituzte, iaz baino 20.000 gutxiago; mingotsagoa da, besteak beste. Txotx garaia abiatzear daude.
Plataforma bat sortu dute Ermuan, saihesbidea burutzea eskatzeko
Eraiki gabe dago oraindik autobidea eta inguruko industrialdeak lotuko dituen errepidea.
Bilboko metropoliaren lurralde plana ez dela baliagarria dio EH Bilduk
Taldeak salatu du planak ez duela gaitasunik egungo erronkei aurre egiteko. 900.000 biztanle inguruko eremuari eragiten dio. EH Bilduk laurogei alegazio aurkeztu dizkio planari.