Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Albisteak

Gaitzen aurrean, festarako aukera

Gaitzen aurrean, festarako aukera

Uxue Gutierrez Lorenzo

Biztanleriaren lagin oso txiki bati eragiten dioten gaixotasunak, ezohikoak direnak. Definizioz, baldintza hori betetzen dutenak dira gaitz arraroak. Zenbakitan, Europako irizpideen arabera, gaitz bat arraroa izateko 10.000 biztanleko bost kasu baino gutxiago egon behar dira. OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 7.000 gaixotasun arraro daude, eta munduko biztanleen %7ri eragiten diete. Urritasun horrek bihurtzen ditu arraro. Derion, zerrenda horretan ageri diren gaitzak pairatzen dituzten haurrekin eta euren familiekin lanean diharduen elkartea sortu zen 2010. urtean: Gure Señeak. Ordutik, urtero ospakizun egun bat antolatzen dute, gaixotasun arraroen egunarekin. "Otsailaren 28a Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izanda, egun horren bueltan antolatzen dugu guk egitaraua", azaldu du elkarteko kide Txus Trabuduak.

Itsaso sorginduaren atzaparretan

Itsaso sorginduaren atzaparretan

Uxue Gutierrez Lorenzo
Diotenez, tabu bat dute arrantzaleek: itsaso zabalean daudenean, ez dute sorgina berba inoiz esaten. Horren ordez, olatuen kontrakoak, pendulen kontrakoak eta halako esapideak baliatzen dituzte izaki mitologikoak izendatzeko.

Norabidea galdu gabe

Norabidea galdu gabe

Natalia Salazar Orbe

Paparreko kolore gorria bereizgarri duela, Euskal Herriarekin lotura estua duen hegazti gisa identifikatzen da txantxangorria. Euskararekin ere lotura handia dauka. Neguan Bizkaiko txoko gehienetan ikusten diren txantxangorriek, ordea, euskararik gutxi dakite. Gehienak Itsaso Baltikoaren inguruko herrialdeetatik etorritakoak dira. Hala azaldu du Edorta Unamuno Urdaibai Bird Centerreko teknikariak. Hegaztiei jarritako eraztunei esker jakin dute hori. "Negua igarotzera etorri dira Lituania, Letonia, Suedia eta Finlandiatik". Gautegiz Arteagan, Urdaibairen bihotzean dauden paduren gaineko begiralekuko adituek hori eta bestelakoak argitu dituzte urteetan egin dituzten ikerketei esker.

“Galiziatik kanpo gehien bisitatu ditugun tokietako bat da Euskal Herria”

“Galiziatik kanpo gehien bisitatu ditugun tokietako bat da Euskal Herria”

Peru Azpillaga Diez

Bi agertoki eta hamaika talde; hamabi ordu baino gehiago, etenik gabe, zuzeneko musika entzuteko. Bihar, Durangoko Landako gunean artista eta musika estilo ugarik bat egingo dute, helburu bakar batekin: elkartasuna. Izan ere, 40 Minutu Rock jaialdiaren bosgarren edizioak, estilo ugari uztartuz, kartel "heterogeneoa" osatu du, eta horren adibide da, besteak beste, Ezetaerre taldea.

Rude Pride eta IRA talde madrildarrekin batera, Ezetaerre talde galiziarrak osatuko du Euskal Herritik kanpoko taldeen ordezkaritza 40 Minutu Rock jaialdian. Rap hirukote bat da Ezetaerre, eta Miguel Garcia (Coruña, 1994) da horietako bat. Jaialdiko antolakuntzaren deia jaso zutenean "birritan pentsatu gabe" onartu zutela aitortu du.

Hau ez da Euskal Herria edo Durango bisitatuko duzuen lehen aldia, ezta?

Hiru urteko ibilbidea du taldeak, eta zenbait aldiz jo dugu jada Euskal Herrian. Egia esan, Galiziatik kanpo gehien bisitatu ditugun tokietako bat da, Kataluniarekin batera. Are gehiago, urrian Durangoko jaietan jotzeko aukera izan genuen, Kulto Kultibo eta Aneguriarekin batera. Horretaz gain, Donostiako jaietan ere aritu izan gara, besteak beste.

Elkartasun jaialdi bat da 40 Minutu Rock. Horrek zer esan nahi du kanpotik datorren talde batentzat?

Bada, guretzat, gutxienez, ohorea da. Galiziatik gatoz, eta ondo ezagutzen dugu Euskal Herriko errealitatea. Badakigu zer den sakabanaketa, eta ezagutzen dugu euskal presoen egoera. Beraz, elkartasun hori nabaritu egiten da. Esan bezala, gu oso pozik gaude bertan egoteaz eta gure musika halako espazioetan ere zabaltzeko aukera izateaz. Azken finean, beste balio bat eransten diozu zure lanari.

Zer-nolako harrera egin dizue publikoak orain arte Euskal Herrian egindako kontzertuetan?

Ona izan da benetan. Lehenengo diskoa kaleratu genuenean etorri ginen lehendabiziko aldiz, eta oso esperientzia aberasgarria izan zen. Egia esan, etorri garen bakoitzean sentsazioak ikaragarriak izan dira, publikoak beti erantzun digu bikain, ezagutzen ez gaituen jendeak ere bai. Gertatu izan zaigu beste talde batzuekin batera jotzea eta zu entzutera etorri ez den jendeak zoriondu izana esanez aurrerantzean jarraitu egingo zaituela. Kulturalki oso esker onekoa da jendea, eta hori ez da toki guztietan gertatzen.

Durangon zuen kontzertura joaten denak zerekin egingo du topo?

Bueno, guk rapa egiten dugu, baina gure estiloa nahiko animatua da. Asko mugitzen gara, eta gure zuzenekoak nahiko kañeroak izaten dira. Erritmo biziak erabiltzen ditugu, eta abesti batetik bestera estilo aldaketa handiak egiten ditugu. Jendeak, normalean, ondo pasatzen du; ez da geldirik egoteko kontzertu horietako bat. Hitzak ere zorrotzak dira, eta, galegoz dauden arren, konturatu gara hemen ere baditugula gure hitzak abesten dituzten zaleak.

40 Minutu Rock jaialdiaren ostean, Euskal Herrian beste nonbait joko duzue?

Bai. Hurrengo asteak nahiko zoroak izango dira. Ostiral honetan [gaur], Gijonen (Asturias) arituko gara; larunbatean [bihar], Durangon, eta, horren ostean, Kataluniara goaz. Han, Bartzelonan joko dugu, eta, gero, Euskal Herrira itzuliko gara, Mafalda taldearekin batera hiru kontzertu emateko: 28an Bilbon, martxoaren 1ean Gasteizen, eta 2an Donostian.

Nolakoa da leku batetik bestera ibiltzea kontzertuak ematen?

Hiru urte daramatzagu, eta lehenengo diskoaren ostean jada hasi ginen zenbait tokitan kontzertuak ematen. Azken diskoa orain dela bi hilabete kaleratu genuen, baina arnasa hartu nahi izan dugu, eta geldialdian egon gara geroztik. Horregatik, gogo handiz hartuko ditugu berriz zuzenekoak. Egia da nekeza dela alde batetik bestera ibiltzea, baina, kontrara, oso esperientzia atsegina da eta motibazioz betetzen zaitu.

Zer asmo duzue etorkizunera begira?

Orain dela hiru urte abiatu genuen proiektua, eta oraindik asko dugu esateko. Adibidez, kontzertu bira honetarako zuzenekoa berritu egin dugu, eta ilusio handiarekin ekingo diogu. Abesti berriak alde batera utzi ditugu oraingoz, baina lan gehiago argitaratzea da gure helburua. Oso pozik gaude izandako bilakaerarekin, eta horri eustea espero dugu.

Bost urtez elkartasuna ardatz

Bost urtez elkartasuna ardatz

Peru Azpillaga Diez
Bost urte bete dira 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia sortu zenetik, eta, geroztik, milaka izan dira urtero Durangoko Landako gunean bildu direnak musikaz gozatzeko. Hortaz, asko izan dira urte hauetan bertatik igarotako norbanakoak, bai ikusle eta bai taldeak.

Egungo faxismoa izango du aztergai V. Rosa Luxemburg Konferentziak, gaur

Egungo faxismoa izango du aztergai V. Rosa Luxemburg Konferentziak, gaur

Aitziber Laskibar Lizarribar

Faxismoa gaur eta hemen. Hori izango du hausnarketarako gaitzat Rosa Luxemburg Konferentziaren bosgarren aldiak, gaur, Bilboko San Frantziskoko auzo etxean. Nazioarteko egoeraren azterketatik hasi, eta etxerainoko bidea egingo dute 18:00etatik aurrera. Helburua argi azaldu du hizlari arituko den Yolanda Jubetok: "Gaur egungo faxismoari buruzko diagnosia egin, eta egoera horren aurrean zer egin dezakegun ikusi".