Ermuko Euskaltzaleen Sareak bultzatuta, herriko euskaldunen hirugarren topaketa eguna egingo dute. Elkar ezagutzea eta haien arteko sarea sortzea da jaiaren helburuetako bat
Albisteak
Abesbatzek gazteen beharra nabarmenduko dute Balmasedan
Bizkaiko Abesbatzen 38. Egunaren ospatuko dute igandean. 37 taldek hartuko dute parte, eta soilik bi izango dira umeen eta gazteen taldeak. 700 lagun bilduko dira.
Kamino nagusiaren bazterreko etxeak
Merkataritza bide garrantzitsu batek zeharkatzen zuen Lanestosa, eta hura hartu zuten ardatz herriko lehen etxeak egiteko, XIII. mendetik aurrera. Berezi egiten dituzte dingilizka dauden zurezko korridoreek. Egun, ondo kontserbatzen dira.
Hautatuak izateko ahalegina
Bi asteko kanpaina bukatuta, etzi egingo dira Bizkaian udal eta foru hauteskundeak. 2019an baino zortzi udal hautetsi gehiago daude jokoan: 1.244. Batzar Nagusietako jarlekuak 51 dira. Urduñan, Larruzabalgo Batzako kideak ere aukeratuko dituzte.
Saihesbidearen plana kanpainan hastea kritikatu du Errekaldek
Autopista Kanpora plataformaren arabera, modu "elektoralistan"; egin dute autobidea eraisteko planaren iragarpena. Prozesu "luze" baten lehenengo pausoa dela esan dute.
Turismoaren “ondorio larriak” saihesteko gida egin dute Bilbon
SOS Alde Zaharrak eta Bihotzean auzo elkarteak egin dute gida. Komunitateetan etxebizitza turistikorik ez ezartzeko egin beharreko urratsak azaltzen ditu, hiru pausotan.
Tanta hotz bat olatu bihurtu zenekoa
Datorren Aste Nagusian berrogei urte beteko dira Bilbon uriolak izan zirenetik. Elkarlan Uholdea kanpainaren bidez, konpartsek gogora ekarri nahi izan dute gertatu zena eta konpartsek jokatu zuten rola. Dokumental bat egin dute.
Kanpamentu bat antolatuko dute Mungialdean, euskara sustatzeko
Ekainaren 19tik 23ra izango da saioa, eta hogei gaztek parte hartuko dute. Aisialdia daukate jopuntuan antolatzaileek, nerabeek gaztelaniara jotzen baitute klasetik kanpo.
Aluminiozko harrien meategia
Mañariko Angurreta harrobiak 1970eko hamarkadan utzi zion harriak birrintzeari. Bost hamarkada geroago, arte espazio bat eratzea erabaki dute han. 2021etik dago abian, eta, gaur zortzitik, Tadanori Yamaguchik gunerako espresuki egindako aluminiozko eskulturak daude ikusgai.
Tradizio heterogeneoaren isla
Lekeitioko Mendieta ontziolaren egituran egurgintzako bi molde islatzen dira: zurajea eta erriberako zurgintza. 1917an sortu, eta 1990eko hamarkadara arte erabili zen.