XIX. mendearen bukaeran, Zeanurin sei burdinola eta hamazortzi errota zeuden. Gehienak bertan behera utzita dauden arren, batzuk zaharberrituta daude. Urtero, errotak ezagutzeko ibilaldia egin ohi dute maiatzean. Aurtengoa etzi egingo dute.
Kultura
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, maiatzean
48 bertsolarik parte hartuko dute 'Udabarria bertsotan' fasean. Horien artean, gutxienez 26k jokatuko dute txapelketa, udazkenean. Bederatzi bertsolari berri daude.
Euskal Herriko txistulari gazterik onena hautatuko dute bihar Bilbon
BBK aretoan egingo dute Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketa , 11:00etan hasita. 16 urtera arteko hogei txistularik hartuko dute parte, bi mailatan banatuta.
Arte garaikidea sudurren aurrean
Artoteka artelanak mailegatzeko proiektuaren harira, bost obra ipini dituzte Sestaoko hainbat lekutan. Helburua da artea irisgarriagoa egitea, eta hiriburutik kanpo sustatzea.
Txakolinaren jauregia
XVII. mendean eraikitako bizileku biko baserria da Leioako Mendibile jauregia. Gaur egun, Bizkaiko Txakolina jatorri izenaren egoitza da, eta txakolinaren inguruko jarduerak egiten dituzte.
Bagatza antzerki jaialdia gaur zabalduko diete herritar guztiei
Barakaldoko jaialdiiaren zortzigarren aldia izango da aurtengoa. Bagatzako Zirkodomo eskolan 5 eta 40 urte bitarteko berrehun ikasle daude. Ikasleek ikuskizun bat egingo dute bihar.
Golkoko izaki koloretsuak
Bizkaiko Golkoko floraren eta faunaren ilustrazio zientifikoak bildu dituzte Plentziako udaletxean, apirilaren 30era bitartean. EHUk eta Plentziako Itsas Estazioak antolatu dute erakusketa.
Aurreneko baserrien aztarna
XVI. mendekoa da Zamudioko Kadaltso, euskal baserrien lehenengo belaunaldikoa. Jatorrizko ezaugarri batzuei eusten die, nahiz eta urteekin egitura aldatu den.
Otoitzaren eta armen hiria
XV. mendean, frantziskotarrek Bizkaiko komenturik garrantzitsuenetakoa eraiki zuten Bilbon. XIX. mendean, militarrek kuartel bat eraiki zuten haren gainean. Aztarnategi bat da egun, eta bisitatu daiteke.
Edozertaz barre egiteko eguna
Tontolapiko Egunaren bigarren aldia egingo dute gaur Durangon. Aurora Abasolo parkean eta Landako inguruan clown estiloko bost ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da, doan.