Kultura

Oholtzak berreskuratzen

Oholtzak berreskuratzen

Natalia Salazar Orbe

COVID-19ak eragindako normaltasun berrian murgilduta, kultura jarduerei lekua egiten hasi dira hiri eta herriak. Segurtasun tarteak errespetatuta, eta beharrezko babes neurriak hartuta, ikuskizunak eta ekitaldiak saretik kale eta aretoetara itzultzen hasi dira, apurka. Ez dute udal guztiek eman pauso hori, baina badira udan herritarren kultura gosea asetzeko aukera eskaini duten batzuk. Sortzaileei oholtza bat eskaini diete. Bertako sortzaileak dira nagusi gehienek ondu dituzten programetan.

Klaustroa izango da oinarria

Klaustroa izango da oinarria

Iñigo Astiz

Barru eta kanpo, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak oso-osorik berritu nahi dute Bilboko Euskal Museoa. Nazioarteko lehiaketa publiko bat antolatu zuten horretarako proposamenak jasotzeko. Aukeratutakoa nor den apirilean jakinarazteko asmoa izan dute, baina COVID-19aren krisiak atzeratu egin du. Orain iragarri dute: Antoni Vaillo eta Juan Luis Irigarai arkitektoen estudioaren Eko-nekta proiektua hautatu du epaimahaiak, azkenean, eta, guztira, 20 milioi euroko aurrekontua izango dute eraikuntza egokitu eta haren diskurtso museografikoa berritzeko lanek.

Aro bateko sustraiei lotuta

Aro bateko sustraiei lotuta

Natalia Salazar Orbe

Oso garrantzitsua da Bilboko Elorrieta ponpatze estazioa. Espainiako Estatuan egin zen lehenengo saneamendu modernoa izan zen. XIX. mendearen bukaeran izan ziren kolera izurrite handien ondorioz eraiki zuten. 1885ekoak oso larriak izan ziren: Ezkerralde osoko meatzaritza eta industria itxi behar izan zituzten.

Musika taldeak, indartsuago batera

Musika taldeak, indartsuago batera

June Prieto

Musika industriari aurre egiteko autogestionatutako eredu baten alde egiten du Iparragirre Rock elkarteak. Bizkaiko hainbat musika talderi ematen die aterpea Gernika-Lumoko Bekoibarra kalean elkarteak duen pabiloiak. Oier Elorriaga sortze prozesutik dabil musika elkartean, eta, orain talderik ez duen arren, bazkidea da oraindik ere. Esan duenez, 2001. urtean sortu zuten elkartea, Gernikako musikariek; herrian ez zegoen taldean aritzeko entsegu lokalik, eta arazo hori konpontzeko batu ziren hasieran.

Bizkaiko kultura ere kutsatu du koronabirusak

Bizkaiko kultura ere kutsatu du koronabirusak

Natalia Salazar Orbe, Iñigo Astiz

Kultur programazioa ere doministikuka jarri du koronabirusak. Haren eraginak zalantza hedatu du kultur programatzaileen artean. Erakundeek birusaren hedapena geldiarazteko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki ezean, programatutako ekintzek martxan jarraituko dute, baina antolatzaileek ziurgabetasuna azaldu dute aste honetan egindako prentsaurrekoetan. Izan dira bertan behera gelditu diren ekitaldiak ere. Datozen bi asteburuetan egitekoa zen MAZ Basauri jaialdia erori egin da, adibidez, eta atzeratu egin dituzte beste emanaldi batzuk. Ekainaren 6rako programatu dute, esaterako, berez bihar Barakaldoko BEC erakustazokan egitekoa zen Izal taldearen kontzertua. Eta irailaren 18ra pasatu dute bihar Bilboko Miribilla kiroldegian El Barrio taldea eskaintzekoa zen kontzertua.