Kultura

Arrakaletatik ateratako irribarreak

Arrakaletatik ateratako irribarreak

Maialen Arteaga
Kulturak horma pitzatuetatik arnasten ikasi behar izan du askotan, eta lur arrakalatuetan eraikitzeko ere moldatu behar izan du sarri. Hala egin dute Arrigorriagan, clown eta pailazoen nazioarteko jaialdian. Orain arte maiatzean egin izan dute, baina, koronabirusaren pandemia dela eta, aurten 25. urteurreneko jaialdia irailera atzeratzea erabaki zuten. Azkenik, oztopoak pitzatuz, asteburu honetan egingo dute.

Doinu jamaikarren irla

Doinu jamaikarren irla

Peru Azpillaga Diez

E uskal Herrian Jamaikako kultura musikala sustatzen duen kolektibo autogestionatua da Pantx Records. 2007an sortu zen, Bilbon; hainbat musika proiektutan, binilo saiotan, fanzineen munduan eta irratsaiotan ibilitako hainbat kide elkartu zirenean.

Urtaroz aldatuta, aurrera doa

Urtaroz aldatuta, aurrera doa

Peru Azpillaga Diez
Hilaren 16an abiatuko da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Udabarria Bertsotan egitasmoa: urtaroek aurrera egin duten arren, elkarteak Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseari eusteko apustua egin du.

Foruen erraietara begira

Foruen erraietara begira

Natalia Salazar Orbe

Erdi Aroko Bizkaia ezagutzeko bidaiak abiatuko dira egun gutxi barru. Gaztelako erresumak Nafarrokoaren konkista abiatu zuen, eta, azkenean, bakea adostu zuten, 1179an. Hain zuzen, Bizkaia Gaztelaren mende geratu osteko Bizkaia ezagutuko dute bisitariek.

Plazak euskal kantaz blai

Plazak euskal kantaz blai

Natalia Salazar Orbe
Behin, Lekeition egin genuen saio bat. Hiru orduz aritzeko konpromisoa genuen hartua. Baina, azkenean, egun osoan aritu ginen. Guztira, 12 ordu egin genituen kantuan. Hurrengo urtean, beste hamabi orduko saio bat egiteko deitu ziguten, eta esan nien: 'Geldi. Guk hiru ordurako konpromisoa hartuko dugu; gero, gerokoak'". Alfon Atelak kontatu duen pasadizoak erakusten du gustura egoten direla mikrofonoaren alde batean zein bestean aritzen direnak. Taberna Ibiltaria taldeko kidea da bera.

Gizartea astindu dutenak, kalera

Gizartea astindu dutenak, kalera

Natalia Salazar Orbe
Herritar bakoitzak ehunka kilo zabor sortzen ditu urtero, eta zabor horrek inpaktu handia sortzen: baliabide naturalak suntsitzen ditu, eta ingurunea kutsatzen. Mentalgassi Alemaniako taldeak mahai gainean jarri du hondakinen gai korapilatsua, Waste wastes proiektuarekin.

Bizkaia, museoetan

Bizkaia, museoetan

Ibai Maruri Bilbao

Ezohiko uda ari da izaten aurtengoa. COVID-19aren pandemia dela eta, asko dira oporrak asko urrundu gabe pasatzea erabaki duten bizkaitarrak. Atzerrian bezala, etxean ere egin daiteke kulturari lotutako turismoa. Bilbon eta Bizkaiko herrietan, osotara, 44 museo daude. Erakusketak, tailerrak, bisitak, txangoak... Eskaintza zabalagoa prestatu dute, 2020ko Uda Bizkaiko Museoetan programaren barruan. Osasunari lotutako segurtasun neurri guztiak hartu dituzte, eta bisitariak maskara eroan beharko du. Hona museotako batzuen eskaintza.

Truebaren berrirakurketa

Truebaren berrirakurketa

Natalia Salazar Orbe

Lehenik eta behin, jaurerriko historia, tradizioa eta ohiturak sakon aztertu behar ditut, harekin identifikatzeko. Gero, jaio nintzen harana bezain ondo ezagutzen dudanean, bere historia, tradizioak eta ohiturak deskribatuko ditut". Antonio de Truebaren berbak dira (Galdames, 1819 - Bilbo, 1889). Enkarterriko poeta esaten zioten, eta hark idatzitakoek XIX. mendeko Enkarterri deskribatzen zutela uste zen. Usteak erdiak ustel, ordea.