Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete ditu aurten, eta bihar ospatuko dute urteurrena, Iurretan. Bertso eskoletan ditu erroak, eta bertsoa herrialde osora hedatzea izan du helburu hasieratik. Urteekin, bestelako jomuga batzuk ere bildu dituzte, hala nola emakumeen presentzia indartzea plazetan.
Kultura
Artearen kalea
Durangoko alde zaharrean, Andra Mariko elizpea eta Santa Anako arkua lotzen ditu Artekalek. Goienkalea eta Barrenkalea bitartean egotetik datorkio izena, baina, gaur egun, arteari lotutako hainbat espazio ere hantxe bildu dira, kalearen izenari bigarren zentzu bat emanez.
Gorbeiako muxarrak, liburuen gotorleku
El Liron Gris proiektu artistikoa jarri du martxan Eli Perezek Orozkoko bere baserrian. Duela bi mende egindako inprenta makinak erabiltzeko "sorkuntzarako espazioa" sortzea izan da haren helburua. Beste hiru makina eskuratu berri ditu.
Itsaspeko ekosistema eta haren zaindaria
1963an, Begoñako Amaren brontzezko eskultura bat urperatu zuten Gaztelugatxe eta Akatz artean. 1998an, biotopo babestu izendatu zuten ingurua, gizakiaren jardueretatik babesteko: urpean, 'Gelidium' eta 'Cystoseira' belardiak dira nagusi.
Mundu osoa Urduñara doinuz ekarria
Gaur hasiko da Urduñan Urdufolk jaialdia. Hiru egunetan herriko kaleak folk musikaz beteko dira. Bost kontzertu eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte; solasaldia edo merkatua, adibidez.
Itzuli da bluesaren festa
Blues Festival egingo dute Bilbon gaurtik etzi arte, aire zabalean eta doan. Rick Estrin musikariak joko du, besteak beste: haren ibilbidea saritu dute aurten
Bidaia gizartearen uhinetan
XVI. mendetik gaur egunera arteko artelanekin osatu dute 'Oceana' erakusketa. Itsasoaren izaerak ditu ardatz: gatazka, merkataritza, turismoa.... BBVAren Bilboko San Nikolas jauregian ikus daiteke.
Bakea, amodioa eta elkartasuna Armintzan
Bihar hasiko da Lemoizen Armintzako portuan Txapel Reggae jaialdia. Duela hiru hamarkada antolatu zuten lehen aldiz. Jaialdia ulertzeko era berdin mantendu du jai batzordeak: autogestioa eta doakotasuna.
Deabruak Lekeitioko kaleetan
Gaurtik etzira egingo dute Lekeitioko Kaleka jaialdia. 11 ikuskizun egongo dira guztira, herriko hainbat gunetan. Molde asko jorratuko dira: poesia, zirkua, kalejira...
Ihesaldiaren lekukotasunak
Bahia Solanoko mila biztanle inguruk etxetik ihes egin behar izan zuten 2020an, talde armatuen mehatxuagatik. Argazki erakusketa batean jaso dute istorioa, Sestaon.