Kultura

Kultura elorriarrei gerturatzen

Kultura elorriarrei gerturatzen

Gaur hasiko da Musikaire jaialdia, Elorrion. Uztail osorako 11 kontzertu antolatuko ditu Arriola antzokiak; dohainik izango dira, herriko plazan eta Lariz jauregian. Jaialdiaren helburua da normalean entzuten zailak diren doinuak ekartzea, betiere adin guztietako publikoak kontuan izanda.

Urdaibaiko museoa, puzzletik zirriborrora

Urdaibaiko museoa, puzzletik zirriborrora

Urdaibaiko Guggenheim museoak 60.000 metro koadro beteko ditu eta jatetxe bi izango ditu, proiektu zirriborroaren arabera. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Europako Alderdi Berdera jo du proiektuaren aurkako babes eske. Ernaik deituta, manifestazioa izango da gaur, Gernika-Lumon.

Sakoneko begirada bat

Sakoneko begirada bat

Balea baten begia ikertzeko prozesua islatzen du Bilboko Itsasmuseumeko 'Balearen begia' mostrak. Zelulen argazkiak daude, mikroskopioekin handituak. Irailaren 10era arte bisitatu daiteke.

Hiria, kaleko ikuskizunentzat

Hiria, kaleko ikuskizunentzat

Astelehenetik domekara bitartean egingo dute Bilboko Kalealdia, kaleko arteen jaialdia. Antzerkia, dantza eta memoria historikoa uztartuko dituzte. 34 ikuskizun egongo dira; horietako hiru, euskaraz.

Etorkizunerako jantzigintza

Etorkizunerako jantzigintza

Balmasedako La Encartada fabrika-museoak La Encartada Moda hartuko du gaur eta bihar. Jasangarritasunean ardaztu dute aurtengo aldia. Bertoko eta nazioarteko sortzaileak egongo dira.