Eider Mugartegi
Antonio Ibarluzea markina-xemeindarrak egindakoak dira gaur egun hiru txirlo izeneko bola jokoan jokatzen den Bizkaiko eta Gipuzkoako bolatoki denetan edo ia denetan erabiltzen diren bolak. Bera da egile bakarra.
Kirola
Sokaldiaren espirituari segika
Natalia Salazar Orbe
"Esfortzua, sokaldiaren espiritua eta elkartasun agorrezina". Balio horiek uztartuko dituzte datorren astean Barakaldon egingo duten XVI. Alpin Astean. Emakumeek emango diete hasiera barakaldarren artean mendizaletasuna zabaltzeko asmoa duten jardunaldiei. Eta eurak izango dira itxiera saioko protagonistak ere. Alpino Turista taldeak nahita egituratu ditu horrela, "emakumeek mendian egin duten bideari ikusgarritasuna emateko".
Urte berria, Atik Zra
Ibai Maruri Bilbao
Urte berri, zaharrak berri izaten da askotan. Eta aurten ere iazko gai askok pil-pilean jarraituko dute. Baina berriak ere iritsiko dira. Hona 2020ak Bizkaian utziko dituen albiste eta berbagai nagusienetako batzuk.
Bizkaiko saskibaloiak inoiz baino indartsuago egin du dirdira aurten
Peru Azpillaga Diez
Saskiratze aparta egin du aurten Bizkaiko saskibaloiak. Izan ere, lurraldeko hiru talde nagusiek aspaldi izandako mailarik onena erakutsi dute, eta, 2018-2019 denboraldian sasoi betean ibili ostean, 2019-2020 denboraldiari era bertsuan ekin diote.
Gaur hasiko da paleta larruzko II. Bizkaia Torneoa, Larrabetzun
Peru Azpillaga Diez
Joan den urteko estreinaldiaren ostean, gaur abiatuko da Andrazkoen Paleta Larruzko II. Bizkaia Torneoa. 19:30etan izango da estreinaldia, Larrabetzun jokatuko diren lehenbiziko bi partidekin.
Andrazkoen esku pilotako II. Bizkaia Torneoa hasiko da gaur, Bizkaia frontoian
Peru Azpillaga Diez
Joan den urteko bide berari eutsiz, emakumezkoek frontoietan duten presentzia indartzeko egindako apustua berretsi du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, bigarren urtez jarraian, andrazkoen esku pilotako II. Bizkaia Torneoa antolatu du.
Lehen egunean bezalakoa
Ibai Maruri Bilbao
Urteak daramatzat horrelako zaharberritze lanak gertutik jarraitzen, eta sekula ez dut ikusi hain hondatuta egon den erretaularik", aitortu du Jesus Muñiz Petralanda artearen historialariak. "Gerta daiteke polikromia galtzea leku batzuetan, baina ez tamaina honetako hondamendirik". Arrietako San Martin elizakoaz ari da. 2006ko abenduaren 5eko goizaldean alboko txoko gastronomikoan sutea piztu zen, eta handik zabaldu zen tenplura.
Etorkizunera begira arraun
Peru Azpillaga Diez
Listo. Amaierara iritsi da arraun denboraldia. Arraunak uretatik atera, traineruak apaletan gorde, eta ondo merezitako atsedenaldia hartzeko garaia heldu zaie arraunlariei. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere, urte osoa prestatzen ibili ostean, udarekin batera, arraunlariak txalupa azkarren bilakatzeko lehia gordinean murgiltzen dira. Horretarako, arraunkadaz arraunkada, olatuen gainetik eta hodeien azpitik, asteburuero atera dira itsasora etxera banderaren batekin itzultzeko ametsarekin. Aurten, ordea, beste urte batzuetan ez bezala, Bizkaiko taldeek ez dute lortu zakua beteta amaitzerik. Ondo lehiatu diren arren, Kaiku eta Urdaibai taldeek beste urte batzuetan erakutsitako mailatik urrun dabiltzanez, banderak gordetzeko apalak espero baino hustuago amaitu dute. Hala ere, bizkaitarren denboraldiak ekarri ditu etorkizunera begira esperantza pizten duten zenbait momentu pozgarri.
Bela herritarrei hurbiltzeko ekintzak Munduko Txapelketan
Aitziber Laskibar Lizarribar
Bilboko portuaren kanpoaldean, Abrako uretan, ehun belaontzi inguru arituko dira lehian, J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa irabazi nahian; besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako 500 bat estropadalari. Munduko onenak. Baita etxekoak ere.
Taldeka lehiatuko dira 24 pilotari Bizkaia Torneoko txapelaren bila
Peru Azpillaga Diez
Aukeratu dituzte jada Bizkaia Torneoaren zortzigarren edizioko 24 partaideak. Zozketa bidez osatu dira lehiaketan arituko diren sei taldeak, eta, taldeen osaketa ikusita, gutxi dira faboritoren bat aukeratzera ausartzen direnak.