Gizartea

Ur Publikoa sortu dute, Bizkaiko uraren kudeaketa aldatu nahian

Ur Publikoa sortu dute, Bizkaiko uraren kudeaketa aldatu nahian

Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizkaiko uraren kudeaketa sistemarekin "arduratuta" dauden hogeitik gora elkarte, sindikatu eta eragilek eta unibertsitateko hainbat irakasle eta katedradunek Ur Publikoa plataforma sortu dute. "Oinarrizkoa den baliabide horren kudeaketa eredua sakonean aldatzeko konpromisoa agertzen dugu", adierazi dute.

Kanpomartxo izango da etzi, Erandioko euskaltzaleen jaia

Kanpomartxo izango da etzi, Erandioko euskaltzaleen jaia

Aitziber Laskibar Lizarribar
Inauterien inguruan du jatorria: aratuste aurreko igandean, herriko landa eremu batera joan, sua egin, eta elkarrekin bazkaltzen zuten erandioztarrek txitxi burruntziaren antzeko usadioan. Herrian errotuta zegoen ohitura bat zen Kanpomartxo, ibilbide luzea izan zuena, baina, denboraren poderioz, galdu egin zen. 1994an berpiztu zuen Berbots Erandioko Euskaltzaleen Topaguneak.

Anonimoak inspirazio iturri

Anonimoak inspirazio iturri

Eider Mugartegi

Historia ofizialak albo batera utzi du, sarri, eragin handiko emakumeen lana. Frida Kahlo, Dolores Ibarruri edota Eulalia de Abaitua ezagunagoak badira ere, beste askok ez dute behar bezalako aintzatespena eduki, eta anonimoak bihurtu dira haien lanak. Historiak ahanzturan eduki dituen emakume horiek eta izen-abizen ospetsuak dituzten beste batzuk berdintasuna ardatz duen Anónima arte erakusketaren inspirazio iturri bihurtu dira orain. Aniztasun funtzional psikiko edo intelektuala duten Bilbao Formarteko hogei artistak berdintasunaren eta genero indarkeriaren inguruan egin duten gogoeta irudikatu dute, hemeretzi artelanenen bidez, emakume anonimo horien gaitasunetatik abiatuta.

Irabazi ala galdu: noren esku?

Irabazi ala galdu: noren esku?

Peru Azpillaga Diez

Apustu etxeak eta joko aretoak onddoak udazkenik euritsuenetan bezala barreiatu dira azkenaldian Bizkaiko hirietako zein herrietako kaleetan. Gaur egun, nonahi topa daitezke koloreko led argi deigarriz jositako lokalak, edota haien kanpoaldeak jarrera akrobatikoetan dauden kirolariz jantziak dituzten makinen etxeak. Telebista piztea besterik ez dago sona handiko pertsonaiaren baten erronka jasotzeko: "Jokatu, jokatu, jokatu. Irabazi, irabazi, irabazi". Eta zalantzan dagoenik gelditzen baldin bada, edozein kirol emanaldi ikustean azalduko diote zein erraza den dirutza irabaztea; are gehiago, apusturako dirua oparituko diote erronka onartzen duenari.

Bakiok abian jarri du basoen plan berri bat

Bakiok abian jarri du basoen plan berri bat

Natalia Salazar Orbe

"Esaera batek dio tximeleta batek munduko toki batean hegoak astintzen dituenean tsunamia eragin dezakeela beste toki batean". Tximeleta efektuari buruz ari da Amets Jauregizar Baraiazarra Bakioko alkatea. 2.500 biztanle inguru dituen herri horrek harri koskor bat jarri nahi du klima aldaketaren eragina gutxitzeko, eta helburu hori lortzeko bidean hartutako azken erabakien berri eman du: Erabilera Publikoko Basoen Plan Berria diseinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.

Plan horrek basoen udal politika bat diseinatuko du datozen urteetarako. Hiru helburu nagusi izango ditu: baso politika jasangarriago bat egitea, ingurumena errespetatzen duen eredu bat definitzea, eta, azkenik, basoa erabilera publikoko espazio gisa onartu eta kontserbatzeko konpromisoa hartzea.

Kaleak betetzeko milaka arrazoi

Kaleak betetzeko milaka arrazoi

Natalia Salazar Orbe

Berriz ere kaleak hartzera deitu ditu emakumeak Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Irakurketa erraz bat besterik behar ez duten datuak eman ditu horretarako. Besteak beste, lan kontratu partzialekin ari direnen %76,3 emakumeak direla azaldu du. Kontraturik gabe lanean ari direnen %73,8 dira emakumeak. Gizonek baino 7.680 euro gutxiago kobratzen dute urtean, batez beste: %25,2 gutxiago.

Txorrota nondik eta nork elikatu

Txorrota nondik eta nork elikatu

Natalia Salazar Orbe

Nazio Batuen Erakundeak azpimarratuta dauka ur baliabideak behar bezala kudeatzearen garrantzia. Aurreikusi du 2050erako gutxienez munduko populazioaren laurdena biziko dela ur garbiaren falta kronikoa izango duten herrialdeetan. Gizakiak behar horretaz jakitun egon dira hasieratik, eta ur emarietatik gertu kokatu eta hazi dira zibilizazioak. Garatutako herrialdeetako herritarrek, ordea, behar horren perspektiba galdu egiten dute sarri, ura lortzeko txorrota zabaltzea besterik ez baitute. Faktura ordaindu eta kito: ez dute izaten informaziorik ur hartuneen eta naturako elementu hori lortzeko eredu eta lanen inguruan.