Ibai Maruri Bilbao
"Saileko teknikarien txostena argia da: proiektuak ez du eragin kaltegarririk ekarriko, eta isuriak ez dira handituko. Beraz, aldeko txostena jaso du". Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxe inguruan egin nahi duen aparkalekua babestu du Bizkaiko Batzar Nagusietan. Elkarrekin Bizkaiak eta EH Bilduk eskatuta joan da Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordera.