Gizartea

Villaverde Turtzioz eta Bizkaia, batera

Villaverde Turtzioz eta Bizkaia, batera

Ibai Maruri Bilbao

Enkarterriren bihotzean, geografikoki Bizkaian dagoen arren, administratiboki Kantabriari dagokio Villaverde Turtzioz. Joan den astelehenetik, konfinamendutik ateratzeko lehen fasean dago Kantabria. Baina Villaverde Turtziozen ez dituzte Kantabriako herriek dituzten baldintza berak, Bizkaiko herrienak baizik. Izan ere, diputatu jeltzaleek alarma egoera babesteko Espainiako Gobernuak eta EAJk egindako akordioaren ondorioz, inguratzen dituen lurraldeko fasea eta baldintzak izango dituzte enklabeetan.

Ergatiboa uhinetan barrena

Ergatiboa uhinetan barrena

Natalia Salazar Orbe

Sintonia berri bat ari da astintzen Etxebarriko uhinak. Itxialdian euskara erabili eta gertuko edukiak euskaraz eskaintzeko asmoz sortu dute Zebarri irratia. Konfinamenduak sortu dituen oztopo eta kalte guztien artean, itxialdiak eragin duen egoerari esker gauzatu diren egitasmoetako bat da. Etxebarriko euskaltegiak aspalditik egitekoa zuen proiektua gauzatu du horrela.

Ezohiko erronka bat

Ezohiko erronka bat

Ibai Maruri Bilbao

Ordu eta egun asko dira, beti leku batean eta jende berarekin, eta horrek batzuetan elkarbizitzan tentsioa sortzen du, baina oso ondo moldatu gara". Unaik —asmatutako izena da— 35 urte ditu, eta Etorkintza fundazioaren Kortezubiko Mendekotasunen Tratamendu Egoitzan dago sartuta, drogekiko mendekotasuna gainditzeko terapian. Astelehenean lau hil bete ziren sartu zenetik. Konfinamenduak prozesuaren bigarren fasean harrapatu du; hau da, asteburuak familiarekin pasatzeko aukera izaten den etapan. Baina martxoaren 14tik zentrotik irten gabe dago, senideak aurrez aurre ikusteko aukerarik gabe. "Tristura ematen dit etxekoak ez ikusteak. Telefonoz egiten dugu berba, eta hori ondo dago, baina ez da gauza bera". Hori egin zaio bakartze egoeran gogorrena.

Autobide elektrikoaren obrak etetea lortu du Arrankudiaga-Zollok

Autobide elektrikoaren obrak etetea lortu du Arrankudiaga-Zollok

June Prieto

Red Electrica Española enpresa (REE) Gueñes-Itsaso autobide elektrikoa eraikitzen dabil: Bizkaiko hemezortzi herritatik eta Gipuzkoako zortzitatik igaroko da. Aurten hasi dira obrak egiten, eta jada autobidearen zati handi bat egina dute; hala ere, tokiko legeak urratzea egotzi die Arrankudiaga-Zolloko Udalak. "Guri Arrankudiaga-Zollon oso neurri txikian eragiten digu, eta Zolloko lur publiko batzuen 200 metro inguru erabili nahi ditu enpresak. Baina, hain zuzen, toki hori babes bereziko gunea da, eta hegaztiak babesten dituen foru arau batek babestuta dago", azaldu du Txutxi Ariznabarreta alkateak.

Batxilergoko ikasleak, mediku

Batxilergoko ikasleak, mediku

June Prieto

Hainbat ikasle taldek parte hartu zuten Nafarroako Unibertsitateak antolatzen duen 2019-2020ko Clinical Case Competititon lehiaketan. Bertan bio-osasungintza alorreko bigarren batxilergoko ikasleak soilik lehiatzen dira, eta, gainera, baldintzetako bat da Batxilergoko lehen mailan 8,5 baino gehiagoko batez besteko nota edukitzea. Baldintza guztiak betetzen zituzten Bilboko Kirikiño ikastolako Jone Alonsok, June Hernandezek, Jokin de la Iglesiak eta Izar Madinabeitiak.

Leku bila dauden aitei begira

Leku bila dauden aitei begira

Natalia Salazar Orbe

Ama ideala izateko presioaren eraginez, kezka eta erru sentimenduak nagusitzen zaizkie sarri erditu eta etxera iritsita une oro ondoan izango duten umeen ardura hartzen duten emakume askori. Bakardadeak, atseden faltak edota edoskitzeari, zaintzari zein loari buruz hartutako erabakiak zalantzan jartzen dituzten ezagunen zein gizartearen irizpideek ezinegona sortzen diete hainbati. Bizipen eta kezka guztioi buruz hausnartzeko taldeak sortzen dira herri askotan.

Maskaren beharrei erantzuteko sareak ehundu dituzte herriz herri

Maskaren beharrei erantzuteko sareak ehundu dituzte herriz herri

Imanol Magro / Natalia Salazar

Konfinamenduaren neurri zorrotzak malgutzen hasi dira. Umeak, heldu batek lagunduta, etxetik ateratzen dira joan den asteaz geroztik. Astelehenetik aurrera, gero eta jende gehiago aterako da kalera. Apurka, joera horri jarraituko zaio, pandemiaren datuak egokiak badira. Denentzako maskararik ez dago, ordea. Erakunde publikoek bete ez duten behar horri erantzun diote herritarrek.

Herriz herri sortu dira sareak. Bizilagunek babes neurriok izan ditzaten bermatzeko lanean ari dira hainbat herritan; besteak beste, Ugaon, Otxandion eta Ermuan. Horietako sare bat osatu dute Larrabetzun ere.

Ezinbestekoa “agur” esatea

Ezinbestekoa “agur” esatea

Ibai Maruri Bilbao
Denok dugu gertukoak zaintzeko idatzi gabeko itun bat. Eta pertsona horien bizitzaren azken uneetan obligazio horiek handiagoak dira". Marije Goikoetxea Deustuko Unibertsitateko Bioetika irakaslea da, eta doluan espezializatutako psikologoa.