Gurutzi Arregi Azpeitia. Etnografiaz maiteminduta

Gurutzi Arregi Azpeitia. Etnografiaz maiteminduta

Ibai Maruri Bilbao
Martitzenean zendu zen Gurutzi Agirre Azpeitia ikertzailea. Jose Migel Barandiaran eta Ander Manterola ikertzaile eta abadeak izan zituen etnografian maisu, eta bigarrenak ehortzi zuen eguaztenean.
1936an jaio zen Arregi, Lemoan. Gerra bukatzean, Durangora joan zen familiarekin. Idazkari izateko ikasi zuen hasieran, eta hainbat enpresatan ibili zen horretan. Baina arin agertu zuen tradizioarekiko grina. Gerediaga elkarteko idazkari zela sortuko zitzaion, agian.
Etnografia ikasketak egin nahi zituen, baina orduan ez zegoen aukerarik. Deustuko Unibertsitatean Soziologia ikasi zuen, lehenengo. Ondoren, Zientzia Politiko eta Gizarte-Zientzietako lizentziatura egin zuen. 1996an argitaratu zuen doktorego tesia, eta cum laude nota jaso zuen: Bizkaiko ermitak ikertu zituen. Gaian gehiago sakondu eta hainbat argitalpen egin zituen. Euskal Herriko Etnografia Atlasaren lan taldean ibili zen urte luzez, eta Eusko Ikaskuntzako, Labayruko eta Bilboko Euskal Museoko
kide ere izan da, besteak beste.